Sanchezek 10.471 milioi gehiago bideratuko ditu Defentsara, aurten gastua BPGaren % 2ra hel dadin
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainiako Estatuak 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu segurtasun eta defentsa arloetara, eta hala, bi horien gastua Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2ra helduko da aurten bertan.
Sanchezek agerraldia egin du Moncloan, ministroen kontseiluaren bileraren ostean, eta bertan egin du iragarpena. Zehaztu duenez, Espainiako aurrekontuetatik aterako du dirutza, eta nabarmendu duenez, ez du gizarte gastuko "zentimo bat ere" ukituko.
NATOk eta Europako Batzordeak (EB) hilabeteak daramatzate bazkideei defentsara bideratutako gastua handitzeko eskatuz. Gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak BPGaren % 1,4 bideratzen du Defentsara.
Azpimarratu duenez, inbertsio gehigarria gizarte edo ingurumen gastua jaitsi gabe, zergak igo gabe eta zorpetzea handitu gabe egingo du Espainiako Gobernuak. Plana finantzatzeko iturriez itaunduta, honakoak aipatu ditu Sanchezek: Europako funtsen diru-partida batzuk —zibersegurtasunera bideratutakoak, adibidez— berriro antolatuta; Gobernuaren "kudeaketa zorrotzari esker" lortutako aurrezkiak eta datu ekonomiko onak baliatuta, eta 2023ko aurrekontuetan jasota zeuden eta jada erabiltzen ez diren partida batzuk erabilita.
Sanchezek berak martxoaren amaieran jakinarazi zuen arlo horretan Espainiarako plan bat prestatzen ari zela, eta hori da, hain justu, gaur ministroen kontseiluak onartutakoa. Zehaztu duenez, bihar, asteazkenarekin, bidaliko du testua EBra eta NATOra.
Kazetarien galderei erantzunez, nabarmendu du plan horrek ez dakarrela "aurrekontu hazkunderik", eta, hortaz, ez duela Gorte Orokorren "onespenik behar". Bestela esanda, ez dute Kongresuan bozkatuko. Dena dela, Sanchezek iragarri du Behe Ganberara joango dela, egitasmoa aurkeztera.
Azkenik, aitortu du Sumar koalizio gobernuko kidea defentsa gastua handitzearen kontra zegoela, eta testuari "zuzenketak" aurkeztu dizkiola. Yolanda Diazek zuzentzen duen alderdiaren ustez, gastuaren igoera "gehiegizkoa" da. Sanchezen esanetan, "elkarren arteko aldeak elkarrizketaren eta errepestuaren bidez" kudeatu dituzte.
Militar, zibersegurtasun eta armamentu gehiago
Inbertsioaren heren bat pasatxo (% 35) indar armatuen agente kopurua handitzera eta euren lan baldintzak eta ekipamendua hobetzera bideratuko dute. Beste heren bat "telekomunikazio eta zibersegurtasun gaitasun berriak izateko gailuak fabrikatu edota erosteko" erabiliko dute.
Inbertsioaren % 19 "defentsa eta disuasio ekipo berriak fabrikatzeko eta erosteko" baliatuko dute, eta % 17, indar armatuek Espainiako larrialdiei eta hondamendi naturalei erantzuteko behar dituzten baliabideak ordaintzeko. Planaren bosgarren diru-partida Espainiak munduan zehar dituen 16 bake-misioetan dabiltzan 3.000 efektiboen segurtasuna bermatzeko erabiliko dute.
"Duela hainbat urte Defentsan egin beharreko gastuaz galdetu izan balidate, erantzuna beste bat litzateke. Gu ez gara aldatu, mundua da aldatu dena", esan du egitasmoa justifikatzeko.
Erreakzioak
Monica Garcia Mas Madrideko buru eta Osasun ministroa (Sumar) ez dago ados Sanchezek iragarritako defentsako gastuarekin, eta argi utzi du "desadostasun osasuntsu" horiek dituztela, koalizio Gobernu aurrerakoiarekiko "leialtasunetik" abiatuta.
Bestalde, PPk Espainiako gobernuburuaren premiazko agerraldia eskatu du Kongresuan, egitasmoa azal dezan; izan ere, bere ustez, gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartuta ez dituenez, planak Parlamentuaren "bozketa behar du". Cuca Gamarra idazkari nagusiak "onartezintzat" eta "autoritariotzat" jo du Sanchezek defentsa egitasmoa Kongresura ez eramatea.
Ione Belarra Podemoseko buruzagiak esan du bere alderdia ez litzatekeela sekula "inoizko gastu militar handiena" egiten duen gobernu bateko kide izango, eta bakearen aldeko eta gerraren aurkako mobilizaziorako deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Peinado epaileak Begoña Gomez epaitzea erabaki du, eta pasaportea kendu dio
Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak ustez egindako delituak ikertzen ari da epailea, eta ahozko epaiketa abiatu aurretik hartu ditu kautelazko neurriak. Halaber, Espainiatik ateratzea debekatu dio, eta hamabostean behin epaitegian agertu beharko du. Defentsaren abokatuak helegitea jarriko du.
Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren
Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.
Anduezak esan du PSE-EEk gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen duela udal eta foru hauteskundeetarako
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du sozialistek herritarren kezkak konpontzeko lanean jarraitzen dutela. Datorren urteko udal eta foru hauteskundeei begira, gogoz, esku garbiz eta indarrez jarraitzen dutela esan du.
Hauteskunde orokorrak 2027an izango direla berretsi du Sanchezek, udal hauteskundeekin bat egin gabe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du hauteskunde orokorrak 2027an izango direla. Maiatzeko hauteskunde autonomikoekin eta udal hauteskundeekin batera ez direla egingo erantsi du, baina ez du zehaztu aurretik edo geroago izango diren.
Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak
Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.
Hauek dira Zapaterok Plus Ultra auziko epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarte nabarmenenak
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik izan zuela eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Iraolak EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du Eibarko sokamuturraren auzian
Eibarko sanjuanetan sokamuturra berreskuratzea herritarren eskaria izan dela esan du Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE). Gaiak eragin duen polemika dela eta, EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du, eurek gobernatzen duten udaletan beste jarrera bat omen dutelako. Hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi die biei.
Euskararen alorrean harago joateko eskatu dio Barkosek Chiviteri eta zonifikazioa kentzeko
Nafarroako presidente ohiaren ustez, euskara berezko hizkuntza gisa aitortzeak "ez luke ezer aldatuko", eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egitea aldarrikatu du.
Getxoko Irurak Bat jauregia eraistearen inguruko ikerketarekin jarraitzea zalantzan jarri du epaileak
Epaitegiak bertan behera utzi ditu hainbat eginbide, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak duela gutxi emandako epai bati buruzko iritzia eskatu die aldeei, ikertutako gertakarien balorazio penalean eragina izan dezakeelakoan.
Peinado epaileak pieza berri bat ireki du Begoña Gomez auzian, eta beste bi delitu egotzi dizkio Sanchezen emazteari
Sumarioaren zati nagusiari buruzko atariko entzunaldia astelehenean egin zuen magistratuak, eta pieza berri bat zabaltzea erabaki du orain, prebarikazioa eta EBri iruzur egitea egotzita.