ITZALALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak ikerketa zabaldu du asteleheneko itzalaldiaren atzean zibereraso bat dagoen argitzeko

Asteartean zabaldutako autoan, Jose Luis Calama epaileak txosten bana eskatu die Espainiako Kriptologia Zentroari eta Red Electrica Corporacion SA erakundeari, bertan itzalaldiaren arrazoia edo arrazoiak azaldu ditzaten.
Petronorren planta Muskizen, atzoko itzalaldiaren ondoren. Argazkia: EFE
Petronorren planta Muskizen, atzoko itzalaldiaren ondoren. Argazkia: EFE

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa zabaldu du asteleheneko itzalaldiaren atzean zibereraso bat dagoen ikertzeko. Iberiar penintsula osoa argirik gabe geratu zen 12:30 inguruan, eta Jose Luis Calama epaileak ikertu nahi du oinarrizko azpiegituren aurka nahita egindako sabotaje informatikoa izan ote zen. Hala balitz, terrorismo delitua litzateke.

Asteartean zabaldutako autoan, epaileak txosten bana eskatu die Espainiako Kriptologia Zentroari eta Red Electrica Corporacion SA erakundeari, bertan itzalaldiaren arrazoia edo arrazoiak azaldu ditzaten. Hamar eguneko epea eman die horretarako.

Era berean, Espainiako Polizia Nazionalaren Informazio Komisariari ere gertatutakoari buruzko aurretiazko txosten bat egitea eskatu dio, hamar eguneko epean hori ere.

Ofizioz erabaki du epaileak ikerketa abiatzea. Bere hitzetan, asteleheneko itzalaldiak oinarrizko zerbitzuei zuzenean eragin zien. Osasuna, energia, industria eta garraioa aipatu ditu bere idatzian, azaltzeko herritarren "ongizatea" eta "segurtasun sentimendua" arriskuan jarri zirela.

Calamaren iritzian, gertatutakoaren arrazoia oraingoz argitu gabe dagoen arren, "ziberterrorismoa aukeretako bat da". Horregatik uste du ikerketa judiziala abiatzea ezinbestekoa dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan datozen urteotarako

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan Diada egunean egin diren manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute ostiral arratsaldean Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) Diada egunean egin diren manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an 10 urte beteko dira independentziaren aldeko erreferenduma egin zutenetik, eta bide horretan beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X