BAKEGINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bake Bidea elkarteak eta bakegileek beren ibilbidearen amaiera iragarri dute

Bake justu eta iraunkor batera iristeko "bide luzea" dagoela uste arren, eman beharreko hurrengo pausoak "kolektiboki" definitu dituzte arratsaldean Baionan egin duten foroan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ziklo baten amaiera den arren, lana ez dela bukatu esan dute bakegileek euren agurrean

Ostiral arratsaldean Baionan egin duten foroan, Bake Bidea elkarteak eta bakegileek iragarri dute beren jarduera amaitutzat eman dutela.

Bake justu eta iraunkor batera iristeko oraindik ere "bide luzea" dagoela uste arren, eman beharreko hurrengo pausoak "kolektiboki" definitu dituzte Euskal Elkargoaren egoitzan egin duten 'Bake justu eta iraunkorraren bidean. 2011-2025 bilana eta hurrengo urratsak' foroan.

Azken foro horretan, Bake Bidea elkarteko kideek eta bakegileek ez ezik, hautetsi, antolakunde politiko, sindikal eta sozialek ere hartu dute parte.

Ohar baten bidez azaldu dutenez, "kolektiboki" burututako hausnarketa baten ondotik hartutako erabakia da, aurrerantzean egin beharreko urratsak beste molde batean egingo dituzte, eta horien inguruan hausnartzeko baliatu dute 19:00etan Baionan egin den foroa.

"Ziklo baten amaiera" aipatu dute bakegileek, baina lana ez dela bukatu erantsi dute. Besteak beste, memoria eraikitzea, justizia egitea eta adiskiditzea azpimarratu dituzte etorkizuneko erronken artean, eta horretarako kontsentsuak lehenestea "ezinbestekoa" dela uste dute.

Hori guztia adierazpen batean jaso dute, eta indar politiko nagusietako hautetsiek, eragile sozialek eta sindikalek sinatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Esteban, presidente del BBB, en una entrevista en Radio Euskadi.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Estebanek "antzezpen hutsa" dela dio Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean eginiko diskurtsoa

EAJko presidente Aitor Estebanen ustez, "antzezpen handiegia" izan da Eneko Anduezarne, PSE-EEko idazkari nagusiaren, diskurtsoan. Izan ere, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako adierazpenetan, Estebanek esan du Anduezak badakiela ez dela Enplegu Publikoaren Legearen aurka jarri behar. Horren harira, Estebanek dio sozialisten idazkari nagusia jada hauteskunde kanpainari begira dagoela. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.

Ertzainak Uribe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Uribe ertzainaren aldeko omenaldia egin dute Beasainen, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean

Beasaingo ertzain-etxearen aurrean izan da omenaldi-ekitaldia; minutu bateko isilunearen ondoren, Mikel Uribe gogora ekarri dute hainbat ertzainburuk, tartean bere kide izan zirenak. Mikel Uribe Ertzaintzako komisariordea hil zuen ETAk duela 25 urte gaurko egunez, Leaburun, elkartean lagunartean afaltzera zihoala. Elkarte ondoan autoa aparkatu zuenean, ETAko bi kidek kotxea tirokatu eta bertan hil zuten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X