'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira Sanchezek ustelkeriari aurre egiteko iragarri dituen 15 neurriak

Espainiako Gobernuko presidenteak ustelkeriari aurre egiteko Estatu plana iragarri du, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin elkarlanean, 'Koldo auzia'k eragindako egoeraren ondoren eta Santos Cerdan behin-behineko espetxealdian sartu ostean.

MADRID, 09/07/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez interviene en el pleno del Congreso de los Diputados este miércoles. EFE/ Javier Lizón
Pedro Sanchez, gaur, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurkako estatu plana iragarri du, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin elkarlanean osatutakoa, asteazken honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. 5 ardatz eta 15 neurri jasotzen dituen plana da, eta besteak beste, iragarri du ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzeko asmoa duela. 

'Koldo auzia' lehertu eta Santos Cerdan behin-behineko espetxealdian sartu zenetik, Sanchezek lehen aldiz agertu da Diputatuen Kongresuan, azalpenak emateko. 

Plan hori azken hilabetean prestatu da, eta ELGArekin lan egiteaz gain, Legebiltzarreko hainbat taldek planteatu dituzten proposamenetako batzuk jasotzen ditu, hala nola Sumarrek planteatutako integritate publikoaren agentziari buruzkoa.

Ustelkeriaren aurkako Estatu planak hainbat talde parlamentarioren proposamenak jasotzen ditu, tartean, Sumarrek proposatu bezala, ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzea. 

Azaldu duenez, helburua Espainia ustelkeriaren aurkako borrokaren abangoardian jartzea da.

5 ardatz eta 15 neurri

Sanchezek iragarritako ustelkeriaren aurkako estatu planak bost ardatz eta 15 neurri jasotzen ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, ustelkeria prebenitzeko eta jazartzeko kontrolak indartzea, ustelkeria delituetarako zigorrak handitzea, preskripzio epeak bikoiztea eta kondenatutako enpresen zerrenda beltzak sortzea, administrazio publikoarekin kontraturik egin ez dezaten, eta ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzea. 

Gainera, ausazko ondare kontrolak ezarriko dira goi-kargudunentzat. Halaber,  50.000 eurotik gorako finantzazio publikoa duten alderdi politikoak eta fundazioak kanpoko auditoriak egin beharko dira, eta dohaintzen gardentasuna areagotzeko asmoz, 2.500 eurotik gorako dohaintzen berri eman beharko da. 

Bigarren ardatza, ustelkeria kasuak salatzen dituzten pertsonak babesteko neurriei lotutakoa da. Ildo horretan, enpresei eskatuko zaie salatzeko barne kanalak izatea. 

Ustelkeria kasuak ikertzeko, epaitzeko eta zigortzeko neurriak jasotzen ditu hirugarren ardatzak. Horretarako, instantzia auzitegi berrien barruan administrazio publikoaren aurkako delituetan espezializatutako atalak sortzea eta epaile espezializatuak jartzea proposatzen du Estatu planak. 

Ustelkeria kasuetan lapurtutako ondasun publikoak berreskuratzea izango da laugarren ardatzaren helburua. Horretarako, Gobernuak aktiboak berreskuratu eta kudeatzeko bulegoaren baliabideak eta lantaldea handituko ditu, eta epaitegien, fiskaltzaren eta Europako Fiskaltzaren arteko koordinazioa optimizatu nahi du.

Azkenik, Sanchezek bosgarren ardatza aurkeztu du, horren esanetan, "konplexuena". Azaldu duenez, kultura aldaketa bat eragiten ahaleginduko da, besteak beste, urtero ustelkeriaren pertzepzioari buruzko azterketa demoskopikoak eginez eta herritarrak kontzientziatzeko kanpainak eginez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X