KOLDO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos Cerdan behin behinean espetxean mantentzea erabaki du Gorenak, ustezko ustelkeria sarean zuen arduragatik

Hiru magistratuek atzera bota dute PSOEko antolakuntza idazkari ohia aske uzteko eskaera, uste baitute arriskua egon litekeela "Koldo auzian" zerikusia duten frogak suntsitzeko.

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán durante el pleno celebrado este jueves en la Cámara Baja. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
Santos Cerdan, EFEren artxiboko irudi batean

Santos Cerdan behin behinean espetxean mantentzea erabaki du Gorenak, ustezko ustelkeria sarean zuen arduragatik, eta ikerketan frogak suntsitzeko arriskua dagoela argudiatuta. 

Hala, helegitea berrikusi duten hiru magistratuek Leopoldo Puente magistratuak espetxera bidaltzeko hartutako erabakia berretsi dute, uste dutelako Santos Cerdan Soto del Realeko espetxetik (Madril) ateraz gero ikerketan eragina izan eta oztopoak sor ditzakeela.

Leopoldo Puente epaileak behin-behineko espetxealdira bidali zuen Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia, ustelkeria auzian izan duen parte hartzeagatik. Fiskaltzak fidantzapean sartzea eskatu zuen, ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskua zegoela iritzita. 

Santos Cerdan funtzionario-eroskeria, antolakunde kriminala eta eragimen-trafikoa egozten dizkio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X