Etxanobek tamalgarritzat jo ditu Espainiako Vueltako istiluak, Euskadiri kalte egiten diotela iritzita
Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du Gazako sarraskia salatzen dutela, eta "Israelgo gobernua egiten ari den basakeria" irmoki gaitzesten dutela. Halere, iritzi dio aldarrikapen horiek "beren lekua" dutela, eta, ez dietela horrekin zerikusirik ez duten ekitaldi batzuei kalterik egin behar.
Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek "tamalgarritzat" jo du 2025eko Espainiako Vuelta amaitzeko modua, Bilbon, helmugan, izandako istiluak direla eta. "Gauzak ezin dira nahastu" adierazi du, gertatutakoak "lurraldearen eta Euskadiren irudia kaltetzen" dituela iritzita. "Horrek guztiak hankaz gora utzi du Aldundiak gisa horretako kultur- eta kirol-ekitaldiak erakartzeko estrategia landua", erantsi du.
Bizkaiko ahaldun nagusiak, ostera, elkartasuna adierazi dio Gazako herriari, eta gogor gaitzetsi du Israelgo Gobernua egiten ari den "ankerkeria". Etxanobek uste du, baina, aldarrikapen horiek "beren lekua" dutela, eta ez dietela horrekin zerikusirik ez duten beste ekitaldi batzuei kalterik egin behar.
"Gure elkartasuna aldarrikatzen dugu Gazako herriaren defentsan, baina gauzak ez dira nahastu behar. Benetan tamalgarria da Euskadi nazioartera zabaltzen duen kirol-ekitaldi hau horrela eten eta amaitu behar izatea", gaineratu du.
"Dena den, lanean jarraituko dugu, eta hurrengorako prest egongo gara, gisa horretako gertaerak berriro jazo ez daitezen", bukatu du.
Albiste gehiago
Ernai irailaren 14an mobilizatuko da, Donostian, independentziaren alde
Kontxako Banderako estropaden finalarekin bat eginez, gazte antolakundeak independentziaren aldeko "beste bultzada bat" ematearen alde egingo du.
"Genozidak" eta "Hamas, hil itzazu" dioten pintaketak egin dituzte Gasteizko komunitate judua oroitzeko eskulturan
Atzo agertu ziren pintaketak, Judimendi auzoko aintzinako hilerri juduaren omenez jarritako eskulturan.
Aburto: "Min izugarri handia ematen dit Bilbo ordezkatzen ez duen taldetxo baten irudiak ikusteak"
"Bilbo solidario eta bakezale baten irudia eskaintzeko aukera izan genuen atzo", deitoratu du Bilboko alkateak. "Indarkeria erabiltzea eta txirrindulariaren bizia bera ere arriskuan jarri… Ez, ez eta ez", azpimarratu du.
Polemika, urte judizialaren hasiera ekitaldira begira: Garcia Ortiz bertan izango da; Feijoo, ordea, ez
Elkarteen ustez, "erabat ezohikoa" da Auzitegi Gorenak auzipetutako fiskal nagusia bertan izatea, eta PPren buruak iragarri du ez dela ostiraleko ekitaldira joango, "Erregearen aurkako talka instituzionalaren alde" ez egitearren.
Parisen Zelenskirekin eta beste buruzagi batzuekin biltzekoa zen Sanchez, baina hegazkinak matxura izan du eta ezin izan da joan
Sanchez bideokonferentziaz konektatuko da 'boluntarioen koalizioko' buruzagien bilerara. Errusiarekin su-eten akordioa lortuz gero Ukrainari helarazi beharreko segurtasun bermeei buruz hitz egitea da helburua.
Pradales: "Protestak gizalegearen kontrako ekintza bihurtzea ez zen eraikitzailea izan"
RNEn egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak atzo Bilbon izandako istiluak deitoratu ditu. Haren hitzetan, zilegi da protestatzea, baina inoren segurtasuna arriskuan jarri gabe.