UCIk Pedro Sanchez kritikatu du "manifestariekiko miresmena" adierazteagatik eta "espiritu olinpikoaren aurka" joateagatik
Txirrindularitzaren nazioarteko erakundeak gaitzetsi egin du "kirolaren instrumentalizazioa helburu politikoekin, oro har, eta bereziki gobernu baten aldetik". Gainera, zalantzan jarri du "Espainiak kirol ekitaldi handiak hartzeko gaitasuna duenik".
Israelen aurkako protestak Vueltako Madrilgo etapan. Argazkia: EFE
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) "erabateko gaitzespena eta kezka" agertu ditu Espainiako Vueltaren 2025eko edizioan izandako istiluengatik eta "Espainiak nazioarteko kirol ekitaldi handiak hartzeko duen gaitasuna zalantzan" jartzen dutela adierazi du.
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako protestak izan ziren, beste behin, igandean Madrilen amaitu zen La Vueltako azken etapako protagonistak. Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzeak eragin ditu mobilizazioak. Manifestari batzuek ibilbidea inbaditu ondoren, etapa bertan behera gelditu zen.
UCIk argitaratutako ohar batean salatu duenez, "ia egunero militanteek lasterketa nahasi dute". "Jendea ibilbidean sartu, gernua jaurti eta txirrindulariak arriskuan jarri" dituztela adierazi dute, "erorikoak eta lesioak" ere izan direla aipatuz.
Era berean, UCIren arabera, "lasterketaren antolatzaileek azkar eta lasai erreakzionatu zuten, probaren jarraipena bermatzeko larrialdiko neurriak ezarriz", eta haien "profesionaltasun eredugarria" goraipatu du, "kirolaren autonomia eta independentzia errespetatuz".
Azpimarratu duenez, protesta ekintza hauek "Gutun Olinpikoaren eta kirolaren oinarrizko printzipioen urraketa larria dira".
Horrez gainera, erakundeak zuzenean aipatzen du Pedro Sanchez presidentea oharrean: "Espainiako Gobernuko presidenteak eta bere taldeak kirol lehiaketa baten barruan egindako ekintzak babestu izana eta maniestariekiko miresmena adierazi izana sentitzen dugu".
UCIk zalantzan jartzen du "segurtasun baldintzak betez eta Gutun Olinpikoaren printzipioekin bat etorriz, Espainiak nazioarteko kirol ekitaldi handiak hartzeko duen gaitasuna".
Azkenik gaitzetsi egin du "kirola helburu politikoekin erabiltzea, oro har; bereziki gobernu baten aldetik". "Kirolak autonomoa izaten jarraitu behar du bakearen zerbitzura dagoen tresna gisa duen eginkizuna betetzeko. Onartezina eta kaltegarria da gure kirola bere misio unibertsaletik aldentzea".
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk eta EH Bilduk ikuspuntu kontrajarriak dituzte iraungitako txertoen inguruan
Zer gertatu den eta zer egin behar den argitu ostean kaltetuekin hitz egin dutela esan du Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak. EH Bilduk horren berri jakitera eman izan ez balu, paziente horiek berriro txertatuko ote lituzketen galdetu du Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren mamia ikertzeko eskatu eta hortik "desbideratzeko ahaleginak" salatu ditu
Arantza Baigorri EH Bilduren Zaldibarko alkate ohia ikerketapean dagoela jakin ostean, oharra atera du herritarren plataformak. Horren ustez, alkate izandakoak edo horren alderdiak azalpenak eman beharko dituzte, baina lehentasuna da luizia eta bi langileren heriotza eragin zuten faktoreak ikertzea.
Andueza: "EAJk Pasaiako portua elitetik atera eta mailaz jaitsi nahi du"
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du portuen eta aireportuen titulartasuna Estatuarena dela, baita Gizarte Segurantza ere. Anduezak azpimarratu du "eragin negatiboa" izango lukeela Pasaiako portuak interes orokorreko portutzat izateari uzteak.
EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak
Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.
Sumarrek irmo gaitzetsi du Bizkaiko lau eskola publiko fusionatzeko Hezkuntza sailak hartutako erabakia
Alba Garcia Euskadiko Sumarren buruak esan du Jaurlaritza demografiaren beherakadaren aitzakia ari dela erabiltzen zentro publikoak ixteko.
GKSko bi kide Iruñeko Erorien Monumentutik zintzilikatu dira eta eraisteko eskatu dute
GKSk ohar batean azaldu duenez, "Erorien Monumentua frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzeko eraiki zuten". "Horregatik, eraistea defendatzen dugu", adierazi dute.
Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"
Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen".
'Herritu' ekimena aurkeztu die Gure Eskuk gizarte eragileei
Euskal komunitatea sendotzeko beste jauzi bat emateko sortu zen udazkenean 'Herritu' dinamika, eta atxikimendu gehiago eskuratzeko lanean jarraitzen du Gure Eskuk. Gaur Euskal Herriko hainbat gizarte eragileren aurrean egin dute aurkezpena, Bilbon. "Norberaren euskal herritartasuna adierazteko tresna bat da eta euskal komunitatea trinkotzea du helburu", esan du Gure Eskuk.
"Mina minaren gainean" eragitea egotzi dio Rosa Zarraren familiak Atutxari
Joan den asteburuan ETBn egindako elkarrizketan, Barne sailburu izandakoak esan zuen Zarraren familiari barkarmena eskatzeko arazorik ez zuela, baina zehaztu zuen ETAk hildako 15 ertzaintzen familiek ere zerbait entzun nahiko luketela. "Gauza asko sartu beharko genituzke pakete horretan", adierazi zuen.
Otegik dio sailburuarekin baieztatu ondoren zabaldu zutela txertoen gaineko informazioa
EH Bildu arduraz aritu dela afera honetan jakinarazi du Arnaldo Otegik, haurrei eragiten dien arazoa delako. Sailburuarekin hitz egin ondoren errejistratu zituztela galderak Legebiltzarrean azaldu du.