Aitor Esteban eta Arnaldo Otegi, gainditu duten alderdi-ordezkari bakarrak
EITB Focus inkestaren arabera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako buruzagietatik bi baino ez daude gainditzeko moduan, eta Aitor Estebanek (EAJ) lortu du notarik onena: 6,8, 10etik.
EITB Focus inkestak Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoetako liderrak 1etik 10era baloratzeko eskatu die biztanleei, eta horietako bik soilik lortu dute gainditzeko moduko nota.
Sailkapenean balorazio onena jaso duen politikaria Aitor Esteban EAJko EBBren presidentea izan da, 10etik 6,8 lortu du eta. Ondoren Arnaldo Otegi EH Bilduren burua dago, 5,6ko emaitzarekin.
Jarraian, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak 4,8ko nota lortu du, eta Yolanda Diazek (Sumar), 4,5ekoa.
Podemoseko Ione Belarrak 4,1eko puntuazioa lortu du, eta PPko Alberto Nuñez Feijook, berriz, 2koa. Voxeko Santiago Abascalek lortu du nota txarrena, 10etik 1,2koa.
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".