Pedro Sanchezek legegintzaldia agortuko al du? Hamar biztanletik seik baietz uste dute
EITB Focus inkestan parte hartu dutenen % 65,1ek uste dute Espainiako Gobernuko presidenteak legegintzaldia amaitzeko geratzen zaizkion bi urteak egin egingo dituela, baina % 35,8ren iritziz, Pedro Sanchezek hauteskundeak deitu beharko lituzke.
EITB Focus inkestan parte hartu duten hamar pertsonatik seik uste dute Pedro Sanchezen Gobernuak legegintzaldia amaitzeko falta zaizkion bi urteak bete egingo dituela. Hori uste dute % 65,1ek, eta % 24,6k, berriz, erantzun dute Sanchezek ez duela legegintzaldia agortuko.
Uste hori gorabehera, herritarren ia % 36k uste dute Espainiako presidenteak hauteskundeak deitu beharko lituzkeela. Jarrera hori batez ere 18 eta 35 urte bitarteko gazteek babesten dute (datua % 44,7raino igotzen da). Galdera horri berari erantzunez, hamarretik seik erantzun dute Espainiako gobernuburuak ez lituzkeela hauteskundeak une honetan deitu behar.
EAJk eta EH Bilduk Sanchezen Gobernuari babesa ematen jarraitu behar duten edo, aldiz, babesa kendu behar dioten galdetuta, inkestak ez du zalantzarrako tarterik uzten: biztanleen % 60k baino gehiagok uste dute Aitor Estebanen alderdiak eta Arnaldo Otegirenak Sanchezi babesa ematen jarraitu behar dutela.
Jeltzaleen kasuan, % 64,1ek diote Espainiako Gobernuari babesa ematen jarraitu behar dutela, eta % 24,1ek, berriz, babesa kentzearen alde egin dute. % 62,8k diote EH Bilduk ere Sanchezi babesa ematen jarraitu behar duela, eta % 24,1ek babesa emateari uzteko eskatu diote.
Alde txikia dagoen arren, EH Bilduren boto-emaileen artean konbentzimendu handiagoa dago alderdiak Pedro Sanchezi babesa ematen jarraitzeko.
Bestalde, euskal herritarren artean, Sanchezen Gobernuaren kudeaketa ez du 5eko nota gainditzen. EITB Focus honetan lortutako batezbesteko puntuazioa 4,6 da.
Hala ere, inkestari erantzun dioten herritarrek argi dute: euskal herritarrentzat aukerarik onena Pedro Sanchezen egungo gobernuak aurrera egitea litzateke. Horrela erantzun dute inkestatuen % 74,9k. Soilik % 9,3k uste dute Alderdi Popularraren gobernua hobea izango litzatekeela.
Puntu horretan, deigarria da EAEko inkestatuen % 77,3k nahiago dutela Moncloan Pedro Sanchezek jarraitzea; Nafarroan, berriz, ehunekoa % 66,7ra jaisten da. Kontrara, Euskadin % 6,9k soilik nahiago dute PPren Gobernua, eta Nuñez Feijooren alde egiten duten nafarren datua % 17,2koa da.
Bestalde, herritarrek ziurtzat jotzen dute Voxek Alderdi Popularraren Exekutiboa babestuko lukeela hauteskunde orokorrak egingo balira. Hori diote inkestatuen % 80,7k ( % 13,4k baino ez dute esan Voxek ez lukeela PP babestuko). % 78,2k diote PPk ez lukeela gehiengoa lortuko bakarrik gobernatu ahal izateko.
Azkenik, euskal herritarrek uste dute, alde handiarekin gainera, PSOEk Alderdi Popularrak baino kudeaketa hobea egin duela, hainbat gaitan.
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".