DONOSTIAKO UDALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GBBk ostiral honetan jakinaraziko du ofizialki Eneko Goiaren erreleboa nork hartuko duen

Goiak Donostiako Alkatetza utziko duela goizean iragarri ondoren, hurrengo urratsa arratsaldean eman du EAJk. Jon Insausti orain arteko Kultura eta Euskara zinegotziaren hautagaitzaren berri eman die hiriko batzoki guztiei.
GRAFCAV4656. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/10/2025.- El alcalde de San Sebastián, Eneko Goia (c), se hace un selfie con sus compañeros de corporación, tras abandonar su cargo como regidor del consistorio de la capital guipuzcoana, una decisión que ha anunciado este jueves en una declaración institucional. EFE/Juan Herrero.

Jon Insausti izango da Donostiako alkate berria. Bihar jakinaraziko du ofizialki EAJren Gipuzkoako Buru Batzarrak erabakia, gaur arratsaldean hiriko batzoki guztiak jakinaren gainean utzi eta gero. 11:00etan egingo dute aurkezpen ekitaldia, Udalean bertan.

Eneko Goiak goizean iragarri du urriaren 16an kargua utziko duela, Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaituta. Azaldu duenez, "aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea". Adierazi du erabakia "gauzak ikusteko" duen "moduarekin eta hiriarentzat onena" iruditzen zaionarekin lotuta dago.

Alkateak azpimarratu duenez, "hamar urte oso biziak" izan dira, eta garrantzitsuena "hiri proiektua" dela, "eta hori oso esku onetan geratzen da". "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", gaineratu du.

Baieztapen ofizialaren faltan, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak hartuko du Goiak utzitako tokia. Halaber, itxura guztien arabera, hura izango da EAJren Donostiarako alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Alberto Alonso Gogora
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Esteban: "PP eta bere gertuko hedabideak EAJ Cerdanen sarearekin lotzen saiatzen ari dira, agerikoa da"

Aitor Esteban EBBren presidenteak Alderdi Popularra eta "gertuko hedabideak" EAJ Cerdanen sarearekin lotzen "saitzen" ari direla salatu du, baina "ezertxo ere ez" dagoela azpimarratu du. "Lasai gaude, eta ez gara kikilduko benetakoak ez diren lau titular argitaratu direlako", gaineratu du. Estebanek azpimarratu du behin baino ez zela bildu Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiarekin Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa negoziatzeko.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Jon Hernandez (Sumar): "40 urtez diktaduraren aurka borrokan sakrifikatu ziren andre-gizonak izan nahi ditugu gogoan, nagusiki"

Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak, ostegun honetan, Francisco Francoren heriotzaren 50. urteurrena dela eta, "lau hamarkadaz diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka andre-gizonek" egin zuten papera goraipatu du. Pertsona horiek zeren alde jardun ziren gogoratzearen garrantzia azpimarratu du, "gaur egun ditugun askatasunak eta demokrazia mugatua diktaduraren aurka borrokatu ziren horiei guztiei esker ditugu eta".

Gehiago kargatu
Publizitatea
X