Ikertu gisa deklaratzera deitu dute Gasteizko istiluetan Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuela salatu zuen gaztea
Falange Españolak Gasteizen egindakoa salatzeko kontramanifestazioan, Ertzaintzak pilotakadaz aurpegian jo egin zuela eta zauri larriak eragin zizkiola salatu zuen Aritz Ibarrak. Orain, gazte gasteiztarrak sare sozialetan salatu du bera ikertzen ari direla, hainbat delitu egotzita.
Urriaren 12an Falange Espainolak Gasteizen egindako manifestazioaren istiluetan Ertzaintzaz pilotakadaz jo zuela salatu zuen Aritz Ibarra gazte gasteiztarrak ikertu gisa deklaratzera deitu dutela jakinarazi du X sare sozialaren bidez. Antza, hainbat delitu egotzi dizkiote, tartean agintaritzaren aurkako atentatua eta desordena publikoak egitea.
Gazteak aldez aurretik salatu zuenez, Falangeri aurre egiteko kontramanifestazioaren bitartean, Ertzaintzak pilotakadaz jo zuen aurpegian, eta zauri larriak eragine. Orain, Ertzaintza bera ikertzen ari dela jakitera eman du sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera