Pedro Sanchezek iragarri du ikur frankisten katalogoa laster argitaratuko dela, horiek kendu ahal daitezen
Sanchezek Gobernuaren kontrolerako saioan egin du iragarpena, Kongresuko osoko bilkuran, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Gobernuak "frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko" zer neurri hartuko dituen galdetu dio Aizpuruak.
Pedro Sanchez, asteazken honetan, Kongresuan.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri duenez, azaroa amaitu aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da elementu eta sinbologia frankisten katalogoa, "gure herrialdetik eta gure kaleetatik behingoz erauzi daitezen".
Sanchezek Gobernuaren kontrolerako saioan egin du iragarpena, Kongresuko osoko bilkuran, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak egindako galdera bati erantzunez. Gobernuak "frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko" zer neurri hartuko dituen galdetu dio Aizpuruak.
Sanchezek iragarritako zerrenda hori 2022an onartutako Memoria Demokratikoaren Legean jasota dago; lege horrek Estatuari eskatzen baitio sinbolo eta elementu frankisten katalogoa osatzeko, horiek kendu ahal izateko gero.
Aizpuruak salatu duenez, "badira Estatu honetan inpunitate osoz jarduten duten erakunde faxista, frankista, ultra, edo, zergatik ez esan, naziak", zeintzuen ekintzek ez duten ondoriorik eta ez diren zigortzen.
"Uste dugu badela ordua neurriak hartzeko", eskatu dio Sanchezi, eta egoera horrekin amaitzeko Memoria Demokratikoaren Legea aplikatzea galdegin dio.
Sanchezek erantzun dio bere Gobernuak "neurri asko hartu dituela memoria demokratikoaren arloan" eta 2025ean Trantsizioaren hasiera ospatzeko programatutako ekintzak aipatu ditu (azaroaren 20an 50 urte beteko baitira Francisco Franco hil zenetik), bai eta elkarteen legearen erreforma ere, "Francisco Franco Fundazioa itxi eta desegiteko helburuz".
Horren ostean iragarri du aipatu katalogoaren argitalpena. Izan ere, bere hitzetan, "memorria demokratikoa plurala izan daiteke, baina errespetatu egin behar ditu Espainiako Konstituzioan jasota dauden tolerantziaren eta demokraziaren printzipioak".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.