MEMORIA HISTORIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Txiki' eta Otaegiren senideek Kongresuko ekitaldia txiki geratzen dela uste dute

Aroa Moreno eta Roger Mateos idazleen solasaldia izango ostegunean Madrilgo Kongresuan, Diktaduraren Biktimen Egunaren bezperan. Francoren heriotzaren 50 urteei eta Erregimenak emandako azken heriotza-zigorren esanahi historikoari buruz hausnartzeko helburua izango du solasaldiak.

50 años de los fusilamientos de 'Txiki’ y Otaegi: las familiares reivindican memoria y reconocimiento

Txiki eta Otaegiren argazkiak ikurriña baten gainean.

Larunbat honetan jakin da Espainiako diputatuen Kongresuak omenaldi ekitaldi bat egingo diela frankismoak fusilatutako azken bost biktimei, tartean, 'Txiki' eta Otaegiri.

Gaur EITBk euren senitartekoekin hitz egin ahal izan du, eta ez daude batere konforme ekitaldiari emango zaion formarekin.

Ekitaldi hori bi idazleren arteko solasaldi bat izango da Kongresuko areto batean, eta 'Txiki' eta Otaegiren senitartekoentzat "eskas" geratzen da, hala esan diote Radio Euskadiri.

Senideek uste dute aukera galdu dela. Fusilamenduak izan zirenetik 50 urte betetzen diren honetan, Kongresuak eta Espainiako Gobernuak egin beharko luketeena biktima bezala aitortzea izan beharko litzatekeela uste dute.

Ekitaldirako gonbidapenik ere ez dute jaso.

-------------------------------------------------------------------

La Noche más larga, Txiki eta Otaegi erreportajea ikusgai da EITB Nahieran atarian.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X