TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Mazonen dimisioaren biharamuna, Ayusoren bikotekidea epailearen aurrean eta Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

GRAFCVA146. VALENCIA, 03/11/2025.- El president de la Generalitat, Carlos Mazón, durante su comparecencia en la que ha anunciado que dimitirá al frente del Gobierno valenciano, pero seguirá como diputado en Les Corts Valencianes y no convocará elecciones autonómicas anticipadas. EFE/Biel Alino

Carlos Mazon, dimisioa iragartzeko egindako ekitaldian. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Mazonen dimisioaren biharamuna: Carlos Mazonek erregistratu du dimisioa, baina diputatu eserlekuari eutsi dio eta ardura eskatu die PPri eta Voxi, presidente berria izendatzeko. Valentziako Parlamentuko alderdiek 12 eguneko epea dute presidentegai bat proposatzeko. 

- Ayusoren bikotekidea, epailearen aurrean: Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketaren bigarren eguna dute gaur Auzitegi Gorenean, sekretuak ezagutaraztea egotzita. Alberto Gonzalez Amadorrek, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak, eta Miguel Angel Rodriguez kabineteburuak deklaratuko dute gaur.

Bizkaiko DYAko presidente ohiaren aurkako epaiketa: 2006tik 2021era Bizkaiko DYAko presidente izan zenaren aurkako epaiketa hasiko da Bizkaiko Probintzia Auzitegian, 4,75 milioi euro bereganatzea leporatuta. Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigor eskaera egin du. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X