Alderdi politikoek azken egunetako mehatxu eta erasoak gaitzetsi eta arbuiatu dituzte
Aste honetan PPren Bilboko egoitza pintura gorriz zikindu dute, Gasteizen hainbat politikariren irudiak zituen mehatxu pankarta bat agertu da eta Durangon jarritako ETAren biktimen omenezko plakak ere eraso dituzte.
Euskal agintariek eta alderdi politikoek aste honetan alderdi politikoetako kideen edo ondasun higiezinen aurka egin diren mehatxuak eta erasoak gaitzetsi edo arbuiatu dituzte: Alderdi Popularraren Bilboko egoitzaren aurkako erasoa, ETAren biktimen omenez Durangon jarritako plakei egindakoa edo politikariak eta erakundeak mehatxatzen zituen Gasteizko pankarta.
Imanol Pradales lehendakariak "irmoki" gaitzetsi ditu azken egunetako ekintza horiek guztiak X sare sozialean egindako argitalpen batean. "Ez da onargarria mundua ikusteko moduak inposatzea. Ez da onargarria eta ez dugu onartzen", esan du, eta "elkartasuna eta babesa" adierazi die PPko eta PSE-EEko kideei.
Asteartean, Alderdi Popularrak salatu zuen Ernaik, ezker abertzaleko gazteen taldeak, Bilbon duen egoitzari eraso egin ziola; pintura gorriz zikindu zuten eta Ernairen kartel bat itsasi zuten. Horren ostean, Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak indarkeriaren aurka "EH Bilduri zoru etikoa eskatu behar" zaiola adierazi zuen.
EH Bilduren arbuioa
Maria del Rio, EH Bilduk Bilboko udalen duen bozeramaileak, "arbuiatu" egin zuen eraso hori. Bere hitzetan, "EH Bilduk Alderdi Popularrarekin eta Voxekin konfrontazioa planteatzen du, bloke atzerakoi beraren parte diren heinean, beti ere termino politiko eta dialektiko hutsetan", eta gaineratu duenez, "horrelako gertaerek bloke erreakzionarioaren biktimizazio-kanpainari mesede baino ez diete egiten".
Asteazkenean, pintadekin agertu ziren Durangon ETAk udalerri horretan hildako pertsonen omenez Udalak jarri zituen hiru plaka.
Fernando Buesa eta Covite elkarteek salatu zuten "gorrotoa eta erradikalizazio bortitza" ez direla desagertu Euskadin, eta Carlos Garcia udalerriko PPren bozeramaileak adierazi zuen salaketa aurkeztuko duela Ertzaintzan, gorroto eta kalte delituengatik.
Egun berean, Gasteizen mehatxu pankarta bat agertu zen.: PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Andueza, Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Diaz Ayuso (PP), Voxeko presidente Santiago Abascal, Vito Quiles aktibista eta Ertzaintzaren ikurra bi zirkulu gorriren barruan irudikatu zituzten.
Gasteizko Udalak adierazpen bateratua argitaratu du, PSE-EEk, EAJk, PPk eta Elkarrekin Podemosek sinatuta. Adierazpenak "gogor gaitzesten ditu seinalatzeko eta mehatxatzeko modu nabarmen bat diren gertakari horiek, gurea bezalako gizarte demokratiko baten balioekin guztiz bateraezinak direnak", eta "bizikidetzaren eta aniztasunaren aurkako eraso zuzen hau errefusatzen du, gure askatasunei eusten dieten zutabeak baitira", gaineratzen du.
EH Bilduk ez du bat egin Udalaren adierazpenarekin, baina "irmoki arbuiatu" du gertatutakoa. Koalizio subiranistaren iritziz, "kritika politikoa termino politiko eta dialektikoetan soilik" adierazi behar da, eta Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiei "erantzukizunez jokatzeko" deia egin die.
Bestalde, Amaya Martinez Voxeko legebiltzarkideak salatu du EAJk eta PSEk EH Bildu zuritu dutela, eta orain ezker abertzaleko gazteek "uste dute ondoriorik gabe egin ditzaketela horrelakoak".
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.