Albiste da
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean,  BBK fundazioko presidente berria eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren amaiera

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Santos Cerdan Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean: Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoa Senatuko ikerketa batzordean azalpenak ematera deitu dute. Legezko betebeharra zenez, Cerdan Senatura joango da, baina ez dago argi senatarien galderei erantzungo dien ala ez. Pasa den azaroaren 19an irten zen kartzelatik, ia bost hilabete behin-behineko espetxealdian egon eta gero. 

BBK fundazioko presidente berria: BBKko izendapen-batzordeak Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi ohia proposatu du fundazioaren buru izateko, Xabier Sagredoren ordez. Izendapen hori asteazken honetan onartu beharko du BBKren patronatuak, EITBk jakin duenez.

Guggenheim Urdaibai: Guggenheim Urdaibai proiektua behin betiko baztertu du Guggenheim museoko patronatuak, aho batez, astearte arratsalde honetan Bilbon egin duen bileran.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X