Alokairuaren prezioa igotzen ez duten etxejabeei hobari fiskalak emango zaizkiela iragarri du Sanchezek
EH Bilduk zein ezkerreko gainerako talde parlamentarioek aurreratu dute ez dutela neurria babestuko. EH Bilduren arabera, "neurriz kanpoko alokairuak kobratzen" ari diren jabeak "zergak ordaintzetik libratu" nahi izatea "adarjotzea da".
Etxebizitzen alokairuaren prezioa igotzen ez duten etxejabeei % 100eko hobari fiskala emango zaiela iragarri du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Neurria dekretu bidez ezartzea da asmoa, hurrengo asteotan.
Madrilen egin duen ekitaldi batean aurreratu du neurria buruzagi sozialistak. Esan duenez, epe jakin baterako alokairu-kontratuak eta logelen kontratuak ere mugatu nahi dituzte arau berriarekin. Baldintzak eta zigorrak zorroztuko direla jakinarazi du.
Besteak beste, azaldu du logelak banaka alokatzen diren kasuetan, guztien baturak ezingo duela gainditu alokairu osorako ezarririko prezioa. Tentsio handiko eremuetan, berriz, Etxebizitza Legeak jasotzen dituen kontrol-neurriak aplikatuko dituzte.
Kritikak
EH Bilduk zein ezkerreko gainerako talde parlamentarioek aurreratu dute ez dutela neurria babestuko. EH Bilduko Oscar Matuteren arabera, "neurriz kanpoko alokairuak kobratzen" ari diren jabeak "zergak ordaintzetik libratu" nahi izatea "adarjotzea da". "Gobernuak egin behar duena da automatikoki luzaraztea 2026an amaitzen diren alokairu-kontratuak, eta ez etxejabeei diru publikoa oparitzea, are gehiago irabazi dezaten", idatzi du X sare sozialean.
Sumarrek —PSOEren bazkidea koalizio gobernuan— ere gogor kritikatu du iragarpena, eta argi esan du ez duela PSOEren proposamenaren alde bozkatuko. "Errentatzaileei diru publikoa oparitzea akats larria da", esan du Yolanda Diaz Sumarren buruak eta Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak.
Ildo beretik, Irene Montero Podemos alderdiaren eurodiputatuak azaldu du "errentatzaileei opariak" egitearen kontra bozkatuko dutela.
Halaber, Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkarteak salatu du Espainiako Gobernuak ez duela borondaterik higiezinen gaineko espekulazioa amaitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berri honek, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.