Polizia-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko Udalak dio "aktiboki" ari dela ikerketan laguntzen, eta "irregulartasunak" ukatu ditu

Asteazken honetan, Ertzaintzak miaketak egin ditu Getxoko Udaleko zenbait bulegotan, epailearen aginduz, herriko jauregi babestu bat eraisteari buruzko ikerketa baten barruan. Ohar batean, alkateak "gardentasun eta erantzukizun mezua" helarazi du, eta "Udalaren esku dagoen guztian, legearen arabera" jokatu dela esan du.

GETXO UDALA
Getxoko Udalaren artxiboko irudia. Argazkia: Orain

Ertzaintzak Getxoko Udaleko zenbait bulegotan epailearen aginduz egindako miaketal direla eta, Amaia Aguirre Getxoko alkateak ziurtatu du "erabateko lankidetza aktiboan" ari dela Ertzaintzarekin eta epaileekin, eta ez duela "inolako irregulartasunen" berri.

Getxoko epaitegi bat Irurak Bat jauregia 2024ko abuztuan eraitsi izana ikertzen ari da. 1845ean eraiki zuten, Algorta auzoko San Nikolas kaleko 11. zenbakian, eta babes maila lokala zuen. Kasua sekretupean dago oraindik.

Ohar baten bidez, Getxoko Udalak ziurtatu du "hasiera-hasieratik" ari dela "lankidetza osoa eta aktiboan" jarduten agintari judizial eta polizialekin, "eginbideak garatzeko eskatzen den informaziorako eta dokumentaziorako sarbidea erraztuz".

Era berean, alkateak "gardentasunaren eta erantzukizun instituzionalaren mezua" helarazi du, eta ziurtatu du ez dagoela "irregulartasunik". "Udalari dagokion guztian, legearen arabera jokatu da, eta San Nikolas 11ko espedientea behar bezala izapidetu da, ohiko prozedurei jarraituz, teknikari eskudunen berrikuspenarekin eta beharrezko txostenekin", esan du.

Era berean, Agirrek azpimarratu duenez, sustatzaileak eraikinaren zati bat eraitsi zuenean, Udalak "azkar eta irmo" jokatu zuen, "obra berehala geldiaraziz eta enpresari zehapen espedientea irekiz". "Abian dagoen ikerketak urraketa etiko edo legalen bat egiaztatzen badu, neurri egokiak hartuko ditugu, irmo", amaitu du oharra.

18:00 - 20:00

Gobernukide duen PSE-EEk, berriz, gardentasuna eskatu du.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X