Kongresuak indargabe utzi du alokairuen kontratuak luzatzeko dekretua, PP, Vox eta Junts alderdien botoekin
Aurten iraungitzen diren kontratuak (martxoaren 21etik abenduaren 31ra) bi urtez luzatzea eta errenta urtean gehienez ere % 2 igotzea ahalbidetzen zuen dekretua. Matxoaren 20tik zegoen indarrean.
Pedro Sanchez Patxi Lopezekin hitz egiten, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Aurreikusitakoa bete da. PP, Vox eta Junts alderdiek euren botoak batu dituzte gaur Diputatuen Kongresuan, alokairuen kontratuen luzapena ahalbidetzen zuen dekretua bertan behera uzteko. Koalizio Gobernuaren ekimena zen, Sumarrek sustatutakoa, bereziki.
UPN alderdi nafarrak ere kontra bozkatu du, eta EAJ abstenitu egin da. Gainerako taldeek, EH Bilduk tartean, aldeko boza eman dute. Hala, orotara, 166 diputatuk bozkatu dute alde, 177k aurka egin dute, eta 6 abstenitu egin dira.
Aurten iraungitzen diren kontratuak (martxoaren 21etik abenduaren 31ra) bi urtez luzatzea eta errenta urtean gehienez ere % 2 igotzea jasotzen zuen arauak. Martxoaren 20tik zegoen indarrean, egun horretan onartu baitzuen Ministroen Kontseiluak. Gaurtik, baliogabe geratu da.
Bozketaren ondoren, Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen ministroak iragarri du "behar den guztietan" eramango duela Gobernuak dekretua berriro Kongresura.
Sumarreko kideak hitz eman du harik eta dekretua "errealitate bihurtu arte" lanean jarraituko dutela. Haren hitzetan, eskuineko taldeek “alderdikeriaz” jokatu dute, herritarren interesak kontuan hartu gabe. "Garesti ordainduko dute", esan du.
Bere aldetik, Daniel Perez PPko diputatuak gogor salatu du gaurko saioan Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa egon ez izana, dekretua defendatzen. Buruzagi popularrak uste du Sumarren "exijentzien aurrean" PSOEk amore eman duela dekretu honekin, "boterean egun bat gehiago jarraitzeagatik".
Eztabaida bizia
Gaurko saioak agerian utzi du, beste behin, etxebizitza politiketan jarrerak zein urrunduta dauden eskuinaren eta ezkerraren artean; erakunde publikoek merkatuan esku hartzea defendatzen dute batzuek, eta eredu liberala, besteek.
Bere hitzartzean, Osckar Matute EH Bilduren eledunak Kongresuan defendatu du merkatuan esku hartzea ezinbestekoa dela, espekulazioaren aurreran, maizterrak babesteko. Kritikatu du eskuineko alderdien jarrera, "milaka herritar" bazterrean uzteagatik, eta EAJri leporatu dio "aitzakiak" erabiltzea, dekretuari iskin egin eta ez bustitzeko.
Bestelako azalpenak eman ditu Maribel Vaquero EAJko diputatuak, bere taldearen jarrera justifikatzeko: abstenitu egin dira, dekretua ez omen delako behar bezala negoziatu. Ordezkari jeltzalearen iritzian, etxebizitzaren krisiari erantzuteko "akordio baten faltan", lege dekretuen "gehiegizko erabilera" egiten ari da Espainiako Gobernua.
Diputatu kataluniarren arteko ika-mika ere bizia izan da. Gabrel Rufian ERCko diputatuak Juntsen jarrera zein izan den azaltzeko, 50 euroko billetea atera du, eta honakoa esan du: "Hau da zuek PP eta Voxekin partekatzen duzuen bandera, hiru miloi herritar izorratzeko". Alderdiaren "interesen arabera" jardutea egotzi dio Carles Puigdemonten alderdiari.
Aurretik, Marta Madrenas Juntseko ordezkariak "propagandatzat" jo du alokairuen inguruko dekretua. "Juridikoki akats asko" dituelako bozkatu dutela aurka azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.