Euskadi osoa eremu tentsionatu izendatzeko proposamena erregistratu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean
Nerea Kortajarena legebiltzarkideak adierazi duenez, eremu tentsionatu izendapenak Euskal Autonomia Erkidego osoan alokairuen prezioa mugatzea eta alokairu kontratuak hiru urtez luzatzea ahalbidetuko luke.
Pello Otxandiano eta Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko irudia: EITB
EH Bilduk ekimen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidego osoa (EAE) tentsio handiko eremu izendatu dadila eskatzeko. Orain arte udalerri batzuek soilik lortu dute eremu tentsionatu izendatzea eta orain EH Bilduk lurralde osoan nahi du alokairuen prezioa mugatzea eta alokairu kontratuak hiru urtez luzatzea.
Ekimena erregistratu ondotik Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak hedabideen aurrean azaldu duenez, eremu tentsionatuaren figura zabaltzea garrantzitsua da.
2023ko Etxebizitza Legeak aukera ematen du etxebizitza arloan tentsio handiko eremuak izendatzeko. EH Bilduren arabera, legeak ahalbidetzen du izendapena EAE osora hedatzea, ez baititu espreski udalerriak aipatzen.
Koaliziaren iritziz, ezinbesteko pausoa da arazia "orokorra" delako.