Ameriketako Estatu Batuak
2025/05/29 - 09:48
AEBko auzitegi batek Trumpen muga-zerga gehienak geldiarazi eta "legez kanpokotzat" jo ditu
Etxe Zuriak helegitea aurkeztuko du, "larrialdi nazional bati behar bezala nola heldu erabakitzea" ez dagokielako "hautetsiak ez diren epaileei". Bestalde, Elon Muskek iragarri du AEBko Gobernutik atera egingo dela. Trumpen politika fiskalarekin "desengainua" hartu duela aitortu du.
2025/05/29 - 09:24
Elon Musk AEBko Gobernutik atera da, Trumpen politika fiskalarekin "desengainua" hartu duelako
"Gastuen lege-proiektu erraldoiak aurrekontu-defizita handitu egiten du, ez du murrizten", adierazi zuen aurreko egunean Hegoafrikako enpresariak.
2025/05/29 - 00:34
UNRWA: "Gazari laguntzeko Israelen eredua distrakzioa da, ankerkeriak ikus ez ditzagun"
"Israelek proposatutako laguntza banatzeko eredua ez dator bat oinarrizko printzipio humanitarioekin", berretsi du Philippe Lazzarini UNRWAren ordezkari nagusiak.
2025/05/28 - 22:16
Trump "atsekabetuta" dago Putinekin, eta Errusiak proposatu du astelehenean negoziaktzen jarraitzea
AEBko presidenteak bi asteko epea eman du Errusiak benetan bakea nahi duen argitzeko. Zigor gehiago ezartzeari buruzko zalantzak agertu ditu.
2025/05/28 - 20:29
Washingtonek ezarritako bisen etenak EHUko 100 bat ikasleri eragin diezaieke
Noe Cornago EHUko Nazioartekotze zuzendariak aitortu du "harrituta" dagoela Trump Administrazioak hartutako erabakiaren "erradikaltasuna" dela eta, bisa luzatzeko abian ziren prozesuak ere gelditu egin direlako.
2025/05/28 - 00:36
Trump Administrazioak ikasle bisak bertan behera utzi ditu, bisadun horien sare sozialak aztertu bitartean
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak zenbait baldintza ezarri zituen sare sozialetako argitalpenak berrikusteko, baina dagoeneko bisa zuten eta Gazako sarraskiaren aurka hainbat unibertsitatetan izandako protestetan parte hartu zuten ikasleei zuzenduta.
2025/05/27 - 22:32
Nahasmena eta etsipena Gazan, AEBk eta Israelek bultzatutako fundazioaren laguntza banatzeko
Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "lazgarritzat" jo ditu AEBk Nazio Batuen Erakundearen baiezkorik gabe sortutako erakundeak gaur abiatu duen janari banaketaren irudiak.
2025/05/27 - 21:33
Zer dago AEB eta Israelek Gazan laguntza banatzeko sustatutako erakunde polemikoaren atzean?
Tel Avivek eta Washingtonek babestutako enpresaren presidente exekutiboak, Jake Woodek, dimisioa eman zuen, aurreikusitako egitasmoa "printzipio humanitarioak", esaterako, "gizatasuna" eta "neutraltasuna" errespetatuz gauzatzeko ezintasuna argudiatuz.
2025/05/27 - 20:49
Tentsioa Gazan, Israelek babestutako AEBko fundazioaren laguntza banaketan
Ehunka pertsonak hesiak gainditu dituzte eta Gazako Fundazio Humanitarioak kudeatzen dituen laguntza banatzeko guneetako batean sartu dira. GHF taldeak une batez alde egin behar izan du, gazatar kopuru txiki bati laguntza segurtasunez hartzen uzteko.
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 09:05
Trumpek uztailaren 9ra arte atzeratu du EBri ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea
Von der Leyenek gogorararazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.
2025/05/25 - 14:00
Harvardeko atzerritarren gaineko erabakia babestu du Trumpek, herrialde horiek "ez dutelako ezer ordaintzen"
Trumpek azpimarratu duenez, Gobernuak jakin nahi du "ikasle horiek nortzuk diren" (unibertsitateak antisemitismoaren eta palestinaren aldeko propagandisten haztegi jotzen ditu Trumpek), eta "zentzuzko eskaera da, Harvardek milaka milioi dolar jasotzen dituelako".
2025/05/24 - 20:04
Trumpen muga-zergen harira, negoziazioan sinestea eskatu du Monterok
"Muga-zergen politika ez da ona Europarentzat, ezta AEBrentzat edota munduko merkataritzarentzat ere", nabarmendu du Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak.
2025/05/24 - 15:30
Sanchez: "Gaza palestinarrena da eta palestinarrena izango da"
Espainiako Gobernuko eta Internazional Sozialistaren Kontseiluko presidenteak Gazako Zerrenda okupatzeko operazio militarra "berehala" gelditzeko eskatu dio Israeli, eta sozialdemokratei Israelen aurka altxatzeko eskatu die: "Gazako egoera onartezina da, ez gara isilduko".
2025/05/23 - 21:14
Harvardeko atzerriko matrikulazioak eteteko Trumpek emandako agindua geldiarazi du auzitegi batek
Massachusettseko auzitegi federal batek bertan behera utzi du ostiral honetan ikasle atzerritarrak Harvardeko Unibertsitatean matrikulatzearen aurka Etxe Zuriak jarritako debekua, hezkuntza erakundeak berak ordu batzuk lehenago aurkeztutako mozioa onartu ondoren.
2025/05/23 - 16:08
Ekainetik aurrera % 50eko muga-zerga ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek EBri
Etxe Zuriko maizterra ziur agertu da Europar Batasunak ez duela azkenean muga-zergarik ordaindu beharko, "enpresak bidali eta lantegiak AEBn eraikiko dituelako". Europako burtsa nagusiek galerak izan dituzte gaurko saioan, Trumpen mehatxuen ondorioz.
2025/05/23 - 10:33
Trumpen gobernuak ikasle atzerritarrak matrikulatzea debekatu dio Harvard Unibertsitateari
Bestalde, AEBko Administrazioak Eskubide Zibilen Lege Federala urratzea leporatu dio New Yorkeko Columbia Unibertsitateari, "ikasle juduek haien aurkako jarrerei aurre egin behar izan baitiote, eta unibertsitateak ez du ezer egin".
2025/05/22 - 20:32
2 hildako eta 8 zauritu San Diego hirian, hegazkin bat auzo batean erori ostean
Kalifornian goizaldeko 03:45 zirenean izan da ezbeharra. Ondorioz, sute bat sortu da, auzoa ebakuatu behar izan dute eta inguruko errepideak itxi dituzte. Hainbat etxe eta auto kaltetu dira.
2025/05/22 - 18:31
Israelek Washingtonen duen enbaxadako bi langile hil dituzte, tiroz
Hilketaren ustezko egileak, Chicagoko 30 urteko gizon batek, "Palestina askatu" oihukatu du atxilotu duten unean. Israelgo presidenteak "gorroto eta antisemitismo ekintza arbuiagarritzat" jo du hilketa.
2025/05/22 - 10:09
Israelgo enbaxadako bi langile hil dituzte Washingtonen, juduen ekitaldi batean
AEBko hedabideen arabera, gizon armatu batek "Palestina askatu" oihukatu du, atxilotzen zuten bitartean. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du mundua "antisemitismoaren prezio izugarriaren eta Israelgo Estatuaren aurkako mugimendu basatiaren" lekuko izaten ari dela.