Baiona

2026/03/19 - 17:41

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. 

Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. 

Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa.

Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
2026/03/09 - 10:51

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena