Normaltasuna itzuli da AP-8 autobidera, Biriatu parean goiz osoan auto-ilara luzeak izan eta gero
06:00ak aldera utzi diote laborarien traktoreek A-63 autobidea blokeatzeari, eta behin errepidea irekita, azken egunetan muga igaroko zain ziren ehunka kamioi pilatu dira inguru horretan. Kamioiek eskuineko erreia oztopatu dute, eta 11 kilometrorainoko kamioi ilarak sortu dira. 14:00ak aldera itzuli da normaltasuna errepidera.
Goiz korapilatsua izan da gaur Hegoaldeko eta Iparraldeko mugan. Ipar Euskal Herriko nekazarien protestengatik lau egunez blokeatuta egon ostean, 06:00ak aldera, traktoreek A-63 autobidea blokeatzeari utzi diote. Horren ondotik, A-63 autobidea eta AP-8ko Biriatuko pasabidea berriro ireki dituzte.
A-63 autobidea eta AP-8ko Biriatuko pasabidea desblokeatu ondoren, azken egunetan geldirik egon diren ehunka kamioi atera dira berriz ere errepidera, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi baitu Lapurdira igaro nahi duten ibilgailu astunei (7.500 kilotik gorako kamioiak) zirkulatzeko ezarritako debekua, eta 11 kilometrorainoko kamioi ilara luzeak sortu dira AP-8 autobidean, Irunen, Baionara bidean.
Kamioiek eskuineko erreia oztopatu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eta ezkerreko erreian ibilgailu arinak soilik ibili dira.
Orduak aurrera joan ahala arintzen joan da egoera, eta 14:00ak aldera trafikoaren joan-etorria ohikoa zen puntu horretan.
Hiru egun eta gero, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak protesta bertan behera uzteko eskatu die zien bart abeltzainei, bestela poliziak esku hartuko zuela esanez. Mezu horren aurretik, laborariek ez zuten blokeoa kentzeko asmorik, baina, goizaldean, iritzia aldatu, eta, modu baketsuan, bertatik alde egin dute.
Azkenean, "A63ko ultrak" izeneko laborarien mugimenduak protesta bertan behera utzi du, eta men egin dio prefetaren mehatxuari.
Nekazariak Frantziako Gobernuari presio egiteko aritu dira protestan, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioa eta abeltzaintzari eragiten dioten zenbait osasun-neurri direla eta (dermatosi nodular kutsakorraren kontrako protokoloa, besteak beste).
Baionako portua blokeatu dute
Bestalde, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasunak deituta, Baionako portuko sarrera blokeatu dute goizeko zortzietan, EBk eta Mercosurrek adostutako akordioa salatzeko.
Hasiera batean, Baionako Grand Basque biribilgunean deitu dute protesta, baina azkenean Baionako portuan egin dute hitzordua. Zehazki, Maisica zereal biltegiaren sarrera oztopatu dute. Hain zuzen ere, puntu horretan biltzen dituzte Ameriketatik itsasoz iristen diren produktuak.
Guztira, 100 bat traktore elkartu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.