Bartzelona
2025/06/06 - 12:56
Ayuso eta Monica Garcia banandu behar izan dituzte, bien arteko tentsio handiko agurraren ondoren
Osasun ministroak "normaltasun instituzionalarekin" agurtu du Madrilgo Erkidegoko presidentea, eta hark, "oso urduri eta oldarkor", pandemian adinekoen egoitzetan izandako heriotzengatik "hiltzaile" deitu izana leporatu dio.
2025/06/06 - 10:42
Hauek dira Presidenteen Konferentziaren puntu aipagarrienak
Pedro Sanchezen gobernuaren eta PPren arteko liskarrak markatuko du Bartzelonako Presidenteen Konferentzia, akordiorako aukerak zaildu eta bileraren helburuak bigarren mailan utzi baititu.
2025/06/05 - 21:57
Pradalesek sare elektrikoan "inbertitzeko salbuespen mekanismo" bat planteatuko du Presidenteen Biltzarrean
Horrela, lehendakariak trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea "libratu eta bultzatu" nahi du. EAEko agintariak argitu du proposamenak ez duela sistema elektrikoaren "oreka haustea" bilatzen.
2025/06/05 - 10:56
Pradales lehendakariak migrazio kudeaketarako egitasmo integrala proposatuko du Presidenteen Biltzarrean
Lehendakariaren ustez, Espainiako Estatuko migrazio-fluxuen "konplexutasun eta bolumen gero eta handiagoak" erantzun "koordinatua, humanitarioa eta iraunkorra" behar du.
2025/05/28 - 23:06
Akordiorik ez Presidenteen Biltzarra prestatzeko batzarrean, hiru ordu baino gehiago bilduta eman ondoren
PPk gobernatutako erkidegoak eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan gai-zerrenda eta formatua adosteko. Botoa emateko orduan, Popularrek gobernatutako erkidegoek duten gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrenda atzera botatzeko.
2025/04/29 - 20:19
EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra
Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.
2025/04/06 - 13:24
"Jone, batzuetan" saritu dute D'A Festival Cinema Barcelona jaialdian
Sara Fantovaren filmak Un Impulso Colectivo saria eskuratu du, 5.000 eurokoa.
2025/03/28 - 21:00
Alvesen absoluzioaren gaineko erreakzioak: "atzerapausoa", "justizia patriarkala" edo "kezkagarria"
Dani Alves absolbitzeko epaiak berehalako erreakzioak eragin ditu politika eta justizia munduan.
2025/03/28 - 18:13
Testigantza "ez fidagarria" eta froga falta: Auzitegi Nagusiak Alves absolbitzeko erabilitako argudioak
Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du futbolari ohia, salatzailearen eta haren lagunen sinesgarritasuna zalantzan jarri eta bere argudioak segurtasun-kamerek grabatutako bideoan, hatz-marketan eta DNAn oinarrituta.
2025/03/26 - 11:52
Cristina Iglesias, Familia Santuko fatxada nagusia diseinatzeko hautagai
Donostiar artistak Bartzelonako tenpluko Aintzaren Fatxadarako proposamen bat aurkeztuko du, Miquel Barcelok eta Javier Marinek bezala.
2025/03/24 - 19:30
ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren
Horrela, En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du "Bihotzen Konkista" 2026ko apirilaren 11n. Sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.
2025/03/21 - 21:52
Jose Bretonen liburuaren banaketa gelditzea aztertzen ari da epaitegi bat
Liburuan, Bretonek Ruth eta Jose seme-alaben hilketari buruz egindako aitorpenak jasotzen dira. Anagrama argitaletxeak liburua argitaratzeko eskubidea defendatu du, baina ebazpen judizialek ahalbidetu arte itxarongo du.
2025/03/17 - 13:13
Bartzelonako 24 urteko emakume baten eutanasia babestu du epaile batek, aitak prozesua geldiarazi ondoren
Magistratuak atzera bota du gaztearen aitak aurkeztutako helegitea, eta ebatzi du ez dagoela justifikatuta eutanasia eskaria gelditzea. Dena den, epaia ez da irmoa.
2025/03/10 - 17:07
Gizon bat atxilotu dute sexu-erasoa egin eta sekretuak zabaltzeagatik, Bilbon
Astelehenean atxilotu zuten, pertsona horren kontrako bi salaketa jaso ostean. Antza denez, salatzaileak bi artista gazte dira, eta atxilotua haiekin batera Bizkaiko hiriburura promozio bidaia batean zegoen. Gizon gazteek kamera ezkutu bat topatu zuten komunean.
2025/03/06 - 21:29
Robot adimendunetatik osasun-teknologietaraino: hauxe da MWCak utzi diguna
Mobile World Congress (MWC) punta-puntako teknologiaren erakusleiho bihurtu da aurten ere, eta bertan aurkeztu dituzte askotariko sektoreetako konpainiek euren azken berrikuntzak eta proiektuak.
2025/03/04 - 11:19
Eutanasia prozesua geldiarazteko eskubiderik ba al dute senideek?
Galdera horren erantzun bila, epaiketa abiatuko da gaur, Bartzelonan. 23 urteko neska batek egindako eutanasia eskaria gelditzeko eskatu zuen haren familiak, eta auzitara iritsi da gaia.
2025/03/03 - 19:48
Autobusen arteko talka batek 51 zauritu utzi ditu Bartzelonan, horietako lau oso larri daude
Istripua izan duten bi autobusetako batean Italiako ikastetxe bateko ikasle talde bat zegoen. Lloret de Mar herritik (Girona) Kataluniako hiriburura egun bateko txangoa egiten ari ziren. Beste ibilgailuak opor-ontzi bateko turistak zeramatzan.
2025/02/12 - 13:33
Eztabaida Terrassako inauterietako kartel bat dela eta, gotzain bat lau hankatan eta takoiekin agertzen baita
La Mascarada kofradiaren arduradunen aurkako salaketa aurkeztu du Abogados Cristianos Fundazioak Terrassako epaitegian, gorroto delitu batengatik eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitu batengatik.
2025/02/10 - 17:13
Espanyolen ustez, "onartezina" da Mapi Leonek Caracasi partiduan egin zion ukitua
Derbiko irudietan argi ikus daiteke Bartzelonako jokalaria kolonbiarrari hankartea ukitzen.
2025/02/07 - 10:31
Bartzelonako Udalak eta Hàbitat3 erakunde sozialak Orsola Etxea erosi dute
Jaume Collboni Bartzelonako alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, eraikina Lioness Inversiones funtsari erosi diote 9,2 milioi euroren truke: "Maizterrek ez dute Orsola etxetik joan beharko", gaineratu du.