Bilbo
Bilboko Metroa: Zelan prestatzen dira trenak egunero 05:30ean abiatzeko?
Bilboko Metroko tailerrean izan gara, Basaurin. Ez dute denbora askorik trenak garbitu eta errebisatzeko, gauerditik goizeko bostak arte soilik, tarte horretan egoten baita geldi metroa. Egunero zerbitzua abiatzeko funtsezko lanak dira, segurtasuna bermatzeko.
Bilboko metroaren 30 urteko ibilbidea, zenbakitan: egindako kilometroen eta ibilitako bidaiarien kopurua, geltokien sailkapena...
1995ean inauguratu zenetik, Metro Bilbao Euskadiko garraioaren funtsezko zutabe bihurtu da. 30 urteoi begira, haren bilakaera eta ekarpena islatzen duten zifren ubera ikusgarria utzi du.
Horrela eboluzionatu du Metro Bilbaok bere 30 urteko historian
Gaur, azaroak 11, Metro Bilbaok 30 urte bete ditu. Hiru hamarkada hauetan, metroak Bilbo Handiaren mugikortasuna eraldatu du, itsasadarraren bi aldeak lotuz eta Bizkaiko hiriburua Kabiezes, Plentzia eta Basaurirekin lotzen duen sarea ehunduz. Orain, metroa etorkizunera begira dago hedapen-proiektu berriekin, besteak beste, Usansolorako luzapenarekin, bere ospitalea metroaren gainerako eremuarekin lotzeko.
Gasteiz eta Bilbo arteko lineako zortzi bidaia kenduko ditu La Unionek
Autobus konpainiak errefortzu horiek kendu egingo ditu, eskari txikia dela eta: Gasteiztik Bilbora (05:50, 06:45, 13:30 eta 15:30) eta Bilbotik Gasteizera (06:30, 07:45, 09:30 eta 13:30).
EAEko jaiotza-tasak % 2,1eko igoera izan du urteko bigarren hiruhilekoan
Horrekin batera, atzerriko nazionalitatea duten amen jaiotzak totalaren % 25,3 dira Euskadin. Bereziki nabarmentzekoa da Arabako kasua, % 32,5era iristen baitira.
Artxandako funikularra itxiko dute hiru egunez, mantentze-lanak egiteko
Udalak jakinarazi duenez, autobus zerbitzu berezia (E5 linea) martxan jarriko da, Bilbo eta Artxandaren arteko garraioa indartzeko. Zerbitzu hori A7 lineako ohiko autobusaren osagarri modura emango da, azken horrek normaltasunez jarraituko baitu.
Bulego eszenatokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbao Arenan
Harresirik gabeko nazioarteko egunean, elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon, Irunen, Iruñean eta Gasteizen
Harresirik gabeko eguna ospatzen da urtero azaroaren 9an, pertsonei eragiten dieten indarkeria salatzeko eta harresirik gabeko mundu bat aldarrikatzeko. 1989ko azaroaren 9an eraitsi zuten Berlingo harresia, eta horregatik egiten dute egun horretan. Hainbat elkarretaratze izan dira gaur Hego Euskal Herrian, Ongi Etorri Errefuxiatuak, BDZ eta beste eragile batzuek deituta. Bereziki Palestinako herria izan dute aurten gogoan.
Egun osoko elkartasun eguna iragarri du Gernika-Palestinak
Herri ekimenak azaldu duenez, partidak "Euskal Herriak eta Palestinak aske izateko eskubidea dutela helaraziko dio munduari".
Sabino Arana Fundazioak omenaldia egin die nazismoak deportatutako EAJko militanteei
Bilboko egoitzan egin duten ekitaldian, plaka bat jarri dute nazien esku egondako, gutxienez, 13 kide jeltzaleen omenez.
Itsasadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren, marea biziak direla eta
Bilboko itsasadarrak gainezka egin du berriro ere ostegun honetan Zorrotzaurreko zenbait tokitan, marea biziak direla eta. Euskalmeten abisu horiak, itsasaldeko arriskuagatik, larunbatera arte iraungo du.
Vuelingek kalte-ordaina eman beharko dio esklerosia duen emakume bati, motoa hegazkinera sartzen ez uzteagatik
2021ean gertatu zen, Sevilla-Bilbo hegaldi batean. Salaketa jarri zuen emakumeak mugikortasun arazoak ditu, esklerosi anizkoitzak eragindakoak. Motoa behar du bidaiatzeko.
Karmele Jaio BOSi batuko zaio Xostakovitxen "Leningrad" interpretatzeko
Gasteiztar idazleak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Vasily Petrenkok gidatuta, Dmitri Xostakovitxen "7. sinfonia" interpretatuko dute Euskaldunan, azaroaren 6an eta 7an.
Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan
Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.
Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.
Dani Alvarezek Euskal Kazetariak saria jaso du
Dani Alvarez EITB taldeko kazetariari eman diote Kazetarien Euskal Elkargoaren aurtengo Euskal Kazetariak saria. Bilboko BBK aretoan egindako sari-banaketa ekitaldian, pozik agertu da Alvarez, eta esan du "ohorea" dela aitortza hori jasotzea. EITBren parte-hartzea duen Natur Bizia ikus-entzunezko lana ere saritu dute Ingurumen Kazetaritza atalean.
Ertzaintzak Ernairen aurka ezarritako isunak baliogabetu edo nabarmen murriztu ditu Gasteizko epaitegi batek
Arrazoia eman diote gazte antolakundeari: Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023an egindako protestak guztiz zilegiak izan ziren zirela esan dio ebazpenak, baimendu gabeko mobilizazioak izan baziren ere.
"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon
Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.
Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.
Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.
Bilbok 751 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurten baino % 4,5 gehiago
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du, herritarren "beharrizanekin koherentea eta jasangarria" dela iritzita. Santutxuko ertzain-etxe berria, Deustuko suhiltzaile-parkea eta Emakumeen Etxea dira aurreikusten diren proiektu handienetako hiru. Gainera, Segurtasuna, Etxebizitza eta Zerbitzu Publikoak izango dira aurrekontuen ardatzak, Aburtoren hitzetan.
Zinebi jaialdiak Pablo Berger eta Esther Garcia sarituko ditu
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21ean abiatu, eta hilaren 28an itxiko dute, amaiera-gala eta sari-banaketa eginda.
Gabonetako trena, gaueko lasterketa eta mahai-futbol txapelketa: Bilboko metroak 30 urte bete ditu, eta ospatzen dabil
Bilboko metroak hiru hamarkada beteko ditu aurten, eta kontzertuak, zozketak eta dekorazio bereziak egingo ditu, baita Gabonetako trena, futbolin-txapelketa eta Underrun gaueko lasterketa ere.