Bizkaia

2026/02/22 - 15:16

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

2026/02/14 - 17:13

Santurtzin gehiengo alternatiboa osatzeko aukera dagoela uste du EH Bilduk

Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk.

Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea.

Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela. 

Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.

« 2 3 4 ... 20 »

Asteko irakurriena