EAJ-PNV
2024/12/10 - 08:52
Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/09 - 15:12
Arabako Aldundiak eta EH Bilduk aurreakordioa egin dute 2025eko aurrekontua onartzeko
EAJk eta PSE-EEk bere egin dituzte koalizioak aurkeztutako 69 zuzenketa partzialak. Zuzenketok 33 milioi euroko balioa dute. Lopez de Arroyabek esan du politika publikoak "bideratzen" lagunduko dutela horrela.
2024/12/06 - 15:22
Espainiako Konstituzioak Euskadiren aitorpen nazionala jaso dezan lanean jarraituko duela esan du EAJk
Aitor Estebanek esan du Espainiako Konstituzioak "zaildu" egiten dituela "Euskadiren nahiak", eta Konstituzioaren testuak jasan duen "degradazioa" salatu du, autonomia-erkidegoen eskumen esklusiboetan Estatuaren esku-hartze "erradikala" eragin duten interpretazioak egin direlako.
2024/12/05 - 17:57
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Aranako errefuxiatu-zentroaren egitasmoa gelditzeko PPren proposamena
Gasteizen errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat sortzeko proiektua lizitatu zuen Espainiako Gobernuak iazko urtarrilean. Instalazioek 14,1 milioi euroko aurrekontua dute, eta Arabako hiriburuko Arana egoitza zaharrean kokatuko dira.
2024/12/02 - 13:28
De Andres: ''Eusko Jaurlaritzak berdina egiten jarraitzen du, baina orain garestiago da herritarrentzako''
Imanol Pradales lehendakariaren agintaldiaren lehen 160 egunak baloratu ditu Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak. Horren hitzetan, jeltzaleak "etengabeko gainbeheran" dabiltza, eta "horrekin pozik daude, gainera".
2024/11/29 - 13:24
D'Anjou, EH Bildurekin irekitako aurrekontuen negoziazioari buruz: "Negoziazioa beste fase batean sartu da"
Nöel d' Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, EH Bilduk hasieran "oso urruneko" planteamenduak bazituen ere, baina pixkanaka-pixkanaka aurrekontu proiektura eta gobernuaren politiketara "gerturatu" da.
2024/11/28 - 12:46
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu berriak izango ditu 2025ean, PPren babesari esker
Alderdi Popularrak aldeko botoa iragarri du, 30 miloi euroko partidak adostu ostean. Eider Mendozak PPren babesa txalotu eta gainerako alderdi politikoekin hitz egiten jarraitzeko borondatea agertu du. EH Bilduk, berriz, osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri du.
2024/11/25 - 10:49
Maria Eugenia Arrizabalaga, GBBren presidente berria: "Dena emango dut konfiantza horri erantzuteko"
Buruzagi jeltzaleak "normaltasun eta naturaltasun osoz" jarraitu du hautagaien artean izandako lehia, baina barne prozesua hedabideetan "mediatizatu" izana kritikatu du.
2024/11/25 - 10:13
Maria Eugenia Arrizabalaga EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteari elkarrizketa
Maria Eugenia Arrizabalaga EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteari elkarrizketa 2024ko azaroaren 25ean.
2024/11/24 - 18:49
EAJren herrialde batzarretako presidente berriak, Sabino Aranari egindako lore-eskaintzan
Sabino Aranaren heriotza gogoratzeko urteroko ekitaldia egin du gaur EAJk Sukarrietako hilerrian, baina aro berri kutsua izan du aurten. Atzo lurralde buruzagitzak hautatu ostean, aurki beste prozesu bat jarriko dute abian, Euzkadi Buru Batzarra berritzeko.
2024/11/24 - 16:37
Ortuzar: "Euskadiren interesek Espainiako Gobernuarekin talka eginez gero, EAJk horren arabera bozkatuko du"
EAJren buruak "exijentziak handitzen eta adierazpenen dezibelioak igotzen" aritzea leporatu die Gobernuko "ustezko kide" batzuei.
2024/11/23 - 15:10
Jone Berriozabal eta Iñigo Ansola izendatu dituzte Arabako eta Bizkaiko buru batzarretako presidente
Unai Hualde izendatu dute NBBko buru, eta bera izango da karguan errepikatuko duen bakarra. Lurralde-exekutiboak berritzeko prozesua amaitu du EAJk izendapen horiekin. Koadroa osatuko dute Maria Eugenia Arrizabalagak eta Pantxoa Bimboirek, Gipuzkoan eta Iparraldean, hurrenez hurren.
2024/11/22 - 21:07
Pantxoa Bimboire Ipar Buru Batzarreko presidente izendatu dute
Parisen jaio zen, baina Nafarroa Beherean du jatorria, enpresaburu eta ekintzaile abertzalea den Bimboirek. Orain arte Peio Etxelekuk zuen kargua hartu du, eta azken honek burukide izaten jarraituko du.
2024/11/22 - 16:44
Aitor Estebanek Espainiako politikan proposamenak egiteko ''arinkeria'' kritikatu du
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "azkenaldian" Espainiako politikagintzan proposamenak egiteko eta erabakiak hartzeko "azkartasuna eta hausnarketa falta" kritikatu ditu Bilbon.
2024/11/22 - 11:22
Eusko Legebiltzarrak bat egin du EiTB Maratoiarekin 'Eskutitza'ren bertsioarekin abestuz
Euskal legebiltzarkideek babesa adierazi nahi izan diote EITB Maratoiari eta bihotza osatu dute euren eskuekin Hemendik At taldearen kantu ezagunaren bertsioa abestu eta dantzatu duten bitartean.
2024/11/21 - 21:12
Maria Eugenia Arrizabalaga, Gipuzko Buru Batzarreko presidente berria
Lurralde hauteskundeetako bigarren itzulia asteazkenean amaitu zen, Gipuzkoan Arrizabalagaren garaipenarekin, bera izan baita bigarren itzuli horretara igaro den hautagai bakarra, Eneko Goiak eta Imanol Lasak lehian jarraitzeari uko egin ostean, babesa jaso arren.

2024/11/21 - 08:59
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hilketa matxisten biktimen gertukoen diagnosi bat eskatuko diote Jaurlaritzari
Hiru taldeek erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk aurkeztutako ez-legezko proposamen baten harira. Helburua da azterketa hori gizon matxistek eraildako emakume eta haurren ingurukoentzat erreparazio planak garatzea.
2024/11/20 - 17:56
Eusko Jaurlaritzak 50 aurrekontu-iniziatiba proposatu dizkie oposizioko taldeei
Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak uste du oposizioarekin akordio batera heltzeko aukerarik badagoela 2025eko aurrekontuen proposamenaren harira.
2024/11/20 - 13:57
Imanol Pradales lehendakaria EAEko europarlamentariekin bildu da Bruselan
Imanol Pradales lehendakaria Oihane Agirregoitia (EAJ), Idoia Mendia (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP) europarlamentariekin bildu da Bruselara egin duen bisitaren bigarren egunean.
2024/11/20 - 06:00
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari
Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak oposizioko talde politikoei eskaintza egingo die gaur. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek aurreneko batzarretan proposatutako neurri batzuk jasoko dira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.