Espainiako gobernua
2025/03/06 - 18:49
Azken urteko BAME ikasleek medikuen laguntzarik gabe lan egin ahal izatea eskatu dio Sailak Ministerioari
Alberto Martinez Osasun sailburuak Monica Garcia ministroari eskatu dio, halaber, medikuek erretiroa 72 urtera arte luzatzeko aukera izatea, Osakidetzak "salbuespen egoera kritikoa bizi duelako profesional faltagatik".
2025/03/06 - 14:14
Jaurlaritzak bere gain hartu ditu atzerritarren lan-baimenen eta meteorologiaren eskumenak
Gernikako Estatutuan jasota dauden 25 eskumen geratzen dira eskualdatzeko. 2025. urtea amaitu baino lehen eskumen denak eskualdatuta izan nahi ditu Jaurlaritzak.
2025/03/06 - 09:27
Mediku faltari aurre egiteko bere proposamena helaraziko dio Martinez sailburuak Osasun ministroari
Bi arduradunek bilera dute gaur Madrilen, 13:00etan. Besteak beste, Lehen Arretako medikuen borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzeko aukera jarriko du mahai gainean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.
2025/03/06 - 08:49
Albiste izango dira: Eskumen berriak, hildakoa Pirinioetan eta Reala vs Man United eta Erroma vs Athletic
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/05 - 06:00
Albaitariek antibiotikoei buruzko araudi berriaren eragina salatu dute
Antibiotikoen erabilerari buruzko araudi berriak protesta gogorra piztu du albaitarien artean, eta horren ondorioez ohartarazi dute. Egoitz Bikandi Bizkaiko Albaitarien Elkargoaren presidenteordeak azaldu du erregulazio horrek sortzen dituen arazoak eta Espainiako Gobernuari zer eskatzen dioten.
2025/03/04 - 21:19
Antxoaren kanpaina astelehenean hasiko da ontzikako kupoekin, baina sistema maiatzean alda daiteke
Arrantzaleek proposatzen dute Espainiako Estatuari dagokion kuota kofradien artean banatzeko sistema bat ezartzea, eta ondoren erakunde horiek euren kabuz antolatu ahal izatea.
2025/03/04 - 20:03
Espainiako Gobernuak 67 milioi inbertitu ditu Gipuzkoako Multiverse Computing enpresan
Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congressen, Espainiako Estatua euskal enpresan sartzea Europaren autonomia estrategikoa bilatzeko helburuan kokatu du Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak.
2025/03/04 - 14:26
Jaurlaritzak "interes bereziarekin" erreparatuko dio PSOE eta Juntsen arteko immigrazio-akordioari
Beharrezkoa ikusten badute, arlo horretan eskumen gehiago eskatzeko aukera aztertuko dutela adierazi du Ubarretxena bozeramaileak.
2025/03/04 - 09:55
Kataluniak kanporaketak egingo ditu eta Mossoek kudeatuko dute mugetako segurtasuna
Kataluniako Generalitateari migrazio-arloko eskumenak eskualdatzeko akordioaren arabera, 1.800 mosso gehiago egongo dira, 26.800 agentera iritsi arte.
2025/03/03 - 23:01
PSOEk eta Juntsek akordioa itxi dute migrazio-eskumenak Kataluniako Generalitatearen esku uzteko
Bi alderdien arteko negoziazioa astelehen arratsaldera arte luzatu da, eta lortutako akordioa Kongresuan aurkeztuko dute, PSOEren eta Juntsen talde parlamentarioek babestutako lege proposamen gisa.
2025/03/01 - 09:01
Europako agintariek Zelenskiri babesa eman diote, Trumpekin izandako ika-mikaren ondotik
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Espainiak eta Poloniak babesa agertu diote Ukrainako presidenteari.
2025/02/28 - 13:03
Guardia Zibila Nafarroatik ateratzeko estrategia dagoela ukatu du Grande-Marlaskak
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren arabera, "ez da inoiz egon eta ez da egongo" Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Foru Erkidegotik ateratzeko "estrategiarik". Nabarmendu duenez, zenbait indar politikok zabaldutako "gezur interesatua" da.
2025/02/27 - 17:26
Sanchezek eta Pradalesek sektore aeronautikoa defendatu dute ITP Aero konpainiaren ADMIRE lantegi berrian
Lehendakariak uste du aeronautika sektoreak berebiziko garrantzia izango duela "Europako industria berriz suspertzeko, eta ITP Aero enpresa giltzarrietako bat da horretarako". Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, ITP "etorkizuneko bermea da Europaren zein ekonomiaren defentsarako".
2025/02/27 - 16:56
Datorren astera atzeratu da atzerritarren lan-baimenen eta meteorologiaren eskumenak EAEren esku uzteko bilera
Eskualdaketa adostuta dago jada, baina Transferentzien Batzorde Mistoaren sinadura ofiziala falta da. Bihar zen egitekoa bilera, baina "agenda arazoak" direla eta, datorren astera atzeratu dute hitzordua.
2025/02/27 - 15:52
Pradalesek eta Sanchezek "lankidetzarako eta elkarlanerako borondate argia" dutela berretsi dute
Laugarren aldiz bildu dira Lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea. Besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutuaz aritu dira hizketan.
2025/02/27 - 12:49
Turullek ohartarazi du egoera ''oso kritikoa'' dela PSOErekin, Bruselan adostutakoa bete ez duelako
Jordi Turull Juntsen idazkari nagusiak azaldu duenez, gaur-gaurkoz egoera "oso kritikoa da" akordioen saskian ezer ere ez dagoelako.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/26 - 18:38
Kongresuak onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriaren bederatzi neurri garrantzitsuenak
Neurri garrantzitsuenetako batzuk dira emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa jasotzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea.
2025/02/25 - 11:16
AHTaren lotuneari buruzko ''akordioak errespetatzea'' eta ''txosten teknikoen zain'' egotea eskatu du Irujok
Atzo, Ramon Alzorriz PSNren eledunak Ezkioko aukera baztertu ondoren, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren Garapenerako kontseilariak esan du ezer ez dagoela erabakita eta txosten tekniko guztiak izan arte, aukera guztiak zabalik daudela, baita Ezkiokoa ere. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/24 - 23:18
D'Anjouk esan du erkidegoei zorra barkatzeak ez diola EAEri eragingo, eta ez duela ondoriorik izango Kupoan
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak nahiago izan du ez zehaztu EAEk Estatuari gutxiago ordaintzea eska liezaiokeen ala ez, gainerako erkidegoei kitapen hori egiteagatik nolabait "saritzeko”.