Espainiako gobernua
2025/06/06 - 12:56
Ayuso eta Monica Garcia banandu behar izan dituzte, bien arteko tentsio handiko agurraren ondoren
Osasun ministroak "normaltasun instituzionalarekin" agurtu du Madrilgo Erkidegoko presidentea, eta hark, "oso urduri eta oldarkor", pandemian adinekoen egoitzetan izandako heriotzengatik "hiltzaile" deitu izana leporatu dio.
2025/06/06 - 09:58
Albiste izango dira: Presidenteen Biltzarra, sanferminetako eskailera, eta Jai Alai Nazioen Ligako finalak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/05 - 21:57
Pradalesek sare elektrikoan "inbertitzeko salbuespen mekanismo" bat planteatuko du Presidenteen Biltzarrean
Horrela, lehendakariak trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea "libratu eta bultzatu" nahi du. EAEko agintariak argitu du proposamenak ez duela sistema elektrikoaren "oreka haustea" bilatzen.
2025/06/05 - 16:01
Egiturazko migrazio plan baten beharra azaleratu du Gorenaren sententziak, Melgosaren arabera
Ostiral honetan, Bartzelonako biltzarrean, Euskadik eta Kanaria Uharteek egiturazko erantzuna bideratzeko plan berritua aurkeztuko dute, Espainiako eta erkidegoetako presidenteen aurrean.
2025/06/05 - 15:10
Kanarietara iritsitako adingabeen ardura hartu ezean Espainiako Gobernua zigortuko duela adierazi du Gorenak
Auzitegi Gorenak, auto bidez, gogorarazi dio Espainiako Gobernuari ez dela inondik inora ere martxoan adostutako kautelazko neurria betetzen ari; izan ere, denbora horretan ez du adingaberik ebaluatu. Hala, ohartarazi dio haren aginduei entzungor egiten badie, neurri hertsatzaileak hartuko dituela.
2025/06/05 - 10:56
Pradales lehendakariak migrazio kudeaketarako egitasmo integrala proposatuko du Presidenteen Biltzarrean
Lehendakariaren ustez, Espainiako Estatuko migrazio-fluxuen "konplexutasun eta bolumen gero eta handiagoak" erantzun "koordinatua, humanitarioa eta iraunkorra" behar du.
2025/06/04 - 19:18
Sanchezek etxebizitzan inbertsio publikoa hirukoiztea proposatu die erkidegoetako presidenteei
Espainiako gobernuburuak gutun bat bidali die erkidegoetako agintariei, gai horren inguruan akordioa eskatzeko. Sanchezek proposatu du inbertsio hori babes publikoko etxebizitzen kalifikazioa blindatzearekin lotzea, eta atari pribatuek duten informazio monopolioarekin amaitzea.
2025/06/03 - 15:35
Gizarte Segurantzaren transferentzian aurrerapausoak eta ''urratsa emateko beldurra'' onartu ditu Ubarretxenak
Autogobernurako sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileakadierazi du Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia dela eta Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak aurreratuta daudela, nahiz eta onartu gai "tabua" dela eta errezeloak sortzen dituela.
2025/06/01 - 22:21
Franco Fundazioak biktimak umiliatu eta gorrotoa bultzatzen duela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak
Francisco Franco Fundazioa desegiteko eskatu du txosten batean, memoria demokratikoaren legea urratzen duela, horren helburuak interes orokorraren aurkakoak direla eta "frankismoaren apologia" egiten duela argudiatuta. Epaileek izango dute orain azken hitza.
2025/05/30 - 15:13
Jaurlaritzak Espainiako Osasun ministroari eskatu dio kontuan har dezatela euskararen ezagutza BAME azterketan
Gutun batean, Osasun sailburuak nabarmendu du neurri hori eskumen autonomikoen erabilera legitimoan eta euskal sektore publikoan hizkuntz koofizialtasuna eta euskararen erabileraren normalizazioa babesten dituen arau esparruan oinarritzen dela.
2025/05/30 - 14:59
''Gutxieneko soldata estatu osoan bermatuta'', soldatak igo daitezkeela adierazi du Yolanda Diazek
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak azaldu duenez, sindikatuek eta patronalek soldatak gorantz negoziatzeko aukera dute. Hala ere, argi utzi du ezin direla estatuan soldata egitura desberdinak sortu.
2025/05/30 - 11:32
Lanaldiaren murrizketa aurrera aterako dela nabarmendu du Yolanda Diazek: "Ez dago atzera egiterik"
Lan ministro eta presidenteordearen arabera, "zaila" da asteko lanaldia 37,5 ordura murriztuko duen lege-proiektuari ezetz esatea. Lanaldiaren murrizketak 12,5 milioi pertsonari eragingo die Espainiako Estatuan.
2025/05/30 - 11:05
Yolanda Diaz: ''Benetako drama da gaur Bilbon bizitzen ari garena''
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak babesa agertu dio Bilbon eraildako neskatoaren familiari, eta bizitzen ari garen egiturazko egoera salatu du. "Eskuin muturra indarkeria matxista ukatzea eragozten ari da", kritikatu du.
2025/05/29 - 22:03
ELAk eta LABek lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatu dute Diaz ministroarekin izandako bileretan
Bi sindikatuotako ordezkariekin elkartu da Yolanda Diaz Lan ministroa, Bilbon egindako bilera banatan. Egiten duten lan sindikala eskertu ondoren, euren aldarriak aintzat hartuko dituela hitz eman die. "Ondo ezagutzen ditut", esan du.
2025/05/29 - 19:49
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin bildu da Yolanda Diaz ministroa
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak eta Lan ministroak bilera bana egin du ELAko eta LABeko kideekin. Besteak beste, EAErako gutxieneko soldata propioa izan dute hizpide. Sindikatuon lana eskertu ondoren, euren aldarrikapenak aintzat hartuko dituela hitz eman du ministroak.
2025/05/28 - 23:25
Lehendakaria Presidenteen Biltzarrera joango da "betorik eta inposaketarik" ez badago
Bilera horretan Euskadirentzat interesgarriak diren gaiak jorratzea eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, hala nola EAEko industriaren potentzia areagotzea, beharrezkoa baita. Baina asteazken honetan egin den prestaketa-bilera akordiorik gabe amaitu da.
2025/05/28 - 23:06
Akordiorik ez Presidenteen Biltzarra prestatzeko batzarrean, hiru ordu baino gehiago bilduta eman ondoren
PPk gobernatutako erkidegoak eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan gai-zerrenda eta formatua adosteko. Botoa emateko orduan, Popularrek gobernatutako erkidegoek duten gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrenda atzera botatzeko.
2025/05/28 - 21:35
Israeli zigorrak eta arma-blokeoa ezartzeko eskatu dio Sanchezek Von der Leyeni
Espainiako Gobernuko presidentea kezkatuta agertu da palestinarrek bizi duten "hondamendi humanitarioa" dela eta, eta Israelen aurkako presioa areagotzeko zigorrak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, "legez kanpoko inbasioa geldi dezan".
2025/05/28 - 14:16
Cuerpok ziurtatu du ez dela gatazkarik izango Bruselarekin, BBVAk Sabadell erosteko eskaintzaren harira
Europar Batzordeak esan du ez dutela arrazoirik ikusten Espainiako Gobernuak erosketa eskaintza blokeatzeko edo atzera botatzeko.
2025/05/28 - 10:00
Ministroen Kontseiluaren esku dago BBVAk Sabadell erosteko egindako eskaintzari buruzko erabakia
Europako Batzordearen ustez ez dago arrazoirik Espainiako Gobernuak BBVAk Sabadell bankuari egindako EEPa blokeatzeko edo atzera botatzeko.