Espainiako gobernua

50 años de los fusilamientos de 'Txiki’ y Otaegi: las familiares reivindican memoria y reconocimiento
2025/12/11 - 10:01

Espainiako Gobernuak "legez kontrakotzat eta baliogabetzat" jo ditu 'Txiki' eta Otaegi epaitu zituzten gerra-kontseiluak eta bien exekuzioak

Familiek eskaera egin ondoren, eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legea aplikatuz, Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren aldeko Aitorpen eta Erreparazio Pertsonaleko Adierazpena onartu du Espainiako Gobernuak, "arrazoi politikoengatik" jazarri zituztela, "bermerik gabeko" epaiketetan zigortu zituztela eta "giza eskubideen urraketen biktimak" izan zirela aitortuz.

Imanol Pradales
2025/12/10 - 11:25

Pradalesek 2025ean Estatutua betetzeko eskatu dio Sanchezi, eta ohartarazi du ez diotela "guztiari baietz esango"

"Dezibelioak igoko" ez dituztela eta "haserrearen espirala" elikatuko ez dutela adierazi ostean, lehendakariak zehaztu du urtarrilean Sanchezen Gobernuaren "benetako konpromiso politikoa" neurtuko dutela eta "aldebiko ebaluazioaren" unea iritsiko dela. "Gernikako Estatutua bere osotasunean betetzea ez da kapritxo bat. Betebehar bat da", gaineratu du Imanol Pradalesek.

Osakidetza medikuak greba donostia protesta
2025/12/10 - 09:24

Medikuen bigarren greba egunaren jarraipena atzokoa baino  zerbait handiagoa izan da, Osakidetzaren arabera

Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka Espainiako Estatu osoko medikuek deitutako lau eguneko grebarekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Gaurko elkarretaratzea Donostia Ospitalean izan da. Ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan egingo dute lan, eta larrialdietako eta halabeharrez artatu behar diren patologiak dituzten pazienteei soilik emango diete zerbitzua.

(Foto de ARCHIVO)

Una mujer ilumina con la linterna del móvil un plano de la red de Metro de Madrid en una estación, el 28 de abril de 2025 en Madrid, España.



Alejandro Martínez Vélez / Europa Press

28/4/2025
2025/12/02 - 14:14

Itzalaldi kasuan mugikorrek gutxienez 4 orduz funtzionatzea legez bermatu nahi du Espainiako Gobernuak

Arau-proiektu honen helburuak dira telekomunikazioen sektoreko segurtasun-neurriak indartzea,  halako gertakariek erabiltzaileen segurtasunean duten eragina saihestea edo murriztea eta komunikazioak ahalik eta lasterren berreskuratzea. Operadoreek legez bermatu beharko dute "lehen mailako" azpiegituren eraginkortasuna gutxienez 24 orduz, eta 12 ordukoa "tarteko mailakoen" kasuan; operadoreek eurek egingo dute sailkapen hori.

« 17 18 19 ... 20 »

Asteko irakurriena