Gazako Zerrenda
2024/10/17 - 23:52
Israelek Yahya Sinwar Hamaseko burua hil du, Gazan
Sinwar urriaren 7ko erasoen burua zen, eta Israelek Gazaren aurka abiatutako erasoaldiaren helburu nagusia.
2024/10/17 - 22:51
Gutxienez 28 pertsona hil ditu Israelek Jabaliako eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Israelgo Armadak eskolaren zati bat "kontrol gela" gisa erabiltzea leporatu die miliziei, baina Hamasek erabat ukatu du hori, eta baieztapen horiek "etsaiak holokaustoa justifikatzeko darabiltzan gezur hutsak" direla esan du.
2024/10/17 - 21:29
Munduko fotokazetaritza lehiaketa garrantzitsuena Gasteizera itzuli da
Erakusketa batek 24 herrialdetako 30 argazkilari ingururen 140 irudi biltzen ditu Montehermoso Kulturgunean.
2024/10/14 - 12:04
Israelek gutxienez 25 pertsona hil ditu Gazako ikastetxe baten eta ospitale baten aurka egindako erasoetan
Gazako iparraldea, batez ere Yabaliako errefuxiatu-eremua, duela hamar egunetik setiatuta du Israelgo Armadak. Tarte horretan, 342 pertsona baino gehiago hil dituzte. Bertako herritarrek aurre egin behar diote azken urteko hirugarren erasoaldiari, Hamaseko milizianoak zokoratzeko aitzakiapean.
2024/10/14 - 10:22
Gutxienez 25 pertsona hil ditu Israelek Gazako ospitale eta eskola baten kontra egindako azken erasoan
Gutxienez, 120 pertsona zauritu dira. Gazako agintariek salatu dute Israelek jakin bazekiela bertan haur eta emakumeak zeudela eta, hala ere, bonbak jaurti dituela.
2024/10/13 - 20:25
Bakea nahi duela berretsita, Iranek ohartarazi du "gerrarako prest" ere badagoela
"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu nahi gudarik, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", nabarmendu du Atzerri ministroak.
2024/10/13 - 14:53
Israelek 42.200 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7tik
Azken egunotan, Israelgo Armadaren lurreko operazio batek 300 hildako baino gehiago utzi ditu zerrendaren iparraldean.
2024/10/12 - 11:17
Israelgo Armadak gutxienez 22 pertsona hil ditu Jabaliako errefuxiatu-eremuaren aurka egindako eraso batean
Farhan Haq NBEren bozeramaileak salatu duenez, urriaren 1etik ez da elikagairik sartu Gazako zerrendaren iparraldean. Bien bitartean, Israelgo Armadak hainbat herri husteko agindua eman du Gazan eta Libanon.
2024/10/12 - 00:04
Nissim Louk: ''Lasaitua hartu nuen nire alaba 2023ko urriaren 7an bertan hil zela jakin nuenean''
Shani Louk Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoaren biktimetako bat izan zen. Shani kamioneta batean hilda erakusten zuten irudiek munduari bira eman zioten. EITB Mediak Shaniren aitarekin hitz egin du.
2024/10/11 - 00:42
Israelek Gazako eskola baten aurka egindako eraso batean 28 pertsona hil eta 50 baino gehiago zauritu ditu
Hamasek salatu du eskola baten aurkako erasoa "sarraski izugarria eta basatia" izan dela. Ikastetxea, Gazako eskola gehienak bezala, babesleku bihurtu da gatazkako errefuxiatuentzat. Zehazki, 3.000 pertsona inguru zeuden.
2024/10/09 - 22:45
Israelek beste ospitale eta eskola bati eraso die Gazan, eta gutxienez 18 pertsona hil ditu
Yabaliako Al Yamin Al Sayed ospitalearen aurkako bonbardaketak 80 zauritu baino gehiago utzi ditu. Yabalian ere beste bi eraso izan dira, horietako bat eskola baten aurka, eta zortzi pertsona hil eta 25 zauritu dituzte. Gainera, Israelgo frankotiratzaile batek kazetari bat hil du eremu berean.
2024/10/07 - 23:07
Urriaren 7ko erasoen lehen urteurreneko ekitaldiak Tel Aviven egindako omenaldi jendetsu batekin amaitu dira
Tel Aviveko Yarkon parkean kokatutako hiru pantaila erraldoietan, 2023ko urriaren 7an Hamasen erasoetan hil ziren guztien izenak proiektatu dituzte.
2024/10/07 - 20:50
Netanyahuk esan du "berpizkunde gerra" batean dagoela, baina Hamasek uste du "baztertuta" bizi dela
"Gure eskualdeko errealitatea aldatzen ari gara", ziurtatu du Israelgo lehen ministroak. Bestalde, Hamaseko beso armatuaren bozeramaileak erregimen "basati, hiltzaile eta kriminal" gisa deskribatu du Israel, eta milizia "gerra luze" baterako prestatzen ari dela erantsi du.
2024/10/07 - 12:56
Espainiak, Israeli: "Espainiako gizartearen gehiengo zabal batek antisemitismoa baztertzen du"
Atzo zabaldutako mezu batean, "gorrotoa sustatzeko paradisua" izatea egotzi zion Israelek Espainiari, Masar Badil taldeak Madrilen egin berri duen kongresu baten harira. Gogor kritikatu ditu hitzok Albares ministro espainiarrak.
2024/10/07 - 11:02
Urtebeteko sarraskia Gazan: bonbardaketen kronologia
Gaur urtebete ireki zitzaion atea txikizioari. Hamasek inoiz ikusi gabeko erasoa jo zuen Israelen, hildakoak eta bahituak tartean, eta bueltan, Netanyahuren erantzun neurrigabea etorri da.
2024/10/07 - 11:00
''Palestinan gertatzen ari dena ez da urriaren 7aren ondorioa, 76 urte daramatzagu horrela''
Israelek Gazan abiatutako ofentsibaren lehen urteurrenaren harira, Zerrendan bizi den Kayed Hammad itzultzaile gazatarrarekin izan gara. "Okupatutako munduko herrialde bakarrean", bizitzari eta itxaropenari eusten saiatzen da egunero Kayed, baldintza latzak gorabehera.
2024/10/07 - 10:27
Urtebeteko sarraskia Gazan: gerraren datuak
Ia 42.000 pertsona hil, 97.000 zauritu eta 10.000 desagertu dira. Gazatarren % 90 etxetik atera behar izan dira.
2024/10/07 - 09:57
Albiste izango dira: Hamasen erasoak urtebete, txertaketa kanpaina eta osasun ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/07 - 07:00
Hamasek Ivan Illarramendi eta bere emaztea hil zituen kibbutzean izan gara euskaldunaren aitaginarrebarekin
Mikel Ayestaran, EITBren korrespontsala Ekialde Hurbilean, Danny Garcovichekin izan da Kissufimen, Hamasek 2023ko urriaren 7an eraso zuen kibbutzean. Bertan hil eta erre zituzten terroristek Ivan Illarramendi eta bere emaztea. Danny Garcovichek bere alaba Dafna eta suhia nola hil ziren kontatu digu.
2024/10/06 - 16:10
Israelek erasoaldi gogorrenetako bat egin du Libanoko hiriburuan, 30 bat eraso eginez
Hegoaldeko barrutietan egin ditu eraso gehienak, Hezbollahren ustezko guneetan, eta Gaza iparraldea jotzen jarraitu du, azkenaldian baino are gogorrago.