Gipuzkoa
Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgiko berriaren obrak hasi ditu Osakidetzak
Osakidetzak Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgiko berriaren lanak hasi ditu, 75 milioi euroko inbertsioa izango duena. Eraikin berriak bederatzi ebakuntza-gela, Minaren Unitatea, hainbat kontsultarekin, hemodialisirako 18 postu, endoskopietarako 14 postu eta esterilizazio-gela bat izango ditu.
Behobiako partaide bat salbatu zuen mediku korrikalaria: "Luze egin zen, 10 minutu egon ginen bihotz-biriketako bizkortzea egiten"
Rafa Pajaresek, Segoviako Ospitaleko ZIUko medikuak, ez du ahaztuko joan den igandean Behobia-Donostia lasterketan bizi izandakoa. Lasterketako 10. kilometroan oihuak eta "parada" hitza entzun zituen. Berehala laguntza ematera hurbildu zen. Bertan zeuden beste osasun-langilerekin batera, bihotz-biriketako geldialdian zegoen korrikalaria suspertzea lortu zuten.
Jaurlaritzak Edurne Egaña aholkulari izendatu du, EKPren zuzendari kargutik kendu eta biharamunean
Egaña hainbat auzibidetan egon da nahastuta, Donostiako portuko amarralekuak esleitzeko prozesuetan egon diren ustezko irregulartasunengatik. Alderdi Popularrak aurreratu du izendapena Eusko Legebiltzarrera eramango duela eta erantzukizun politikoak eskatuko dituela.
Urnietako elizako erlojua konpontzen ari dira Salestarretako elektromekanika ikasleak
Salestarretako elektromekanika ikasleak ari dira konpontzen Urnietako elizako erlojua. Helburua udaberria baino lehen prest egotea da. Lan honek aukera ematen die ikasleei galzorian diren lanbideak ikasteko.
“Gipúzcoa” Pio Caro Barojaren dokumentala, Tabakaleran
EAEko jaiotza-tasak % 2,1eko igoera izan du urteko bigarren hiruhilekoan
Horrekin batera, atzerriko nazionalitatea duten amen jaiotzak totalaren % 25,3 dira Euskadin. Bereziki nabarmentzekoa da Arabako kasua, % 32,5era iristen baitira.
Oiartzungo AP-8ko saihesbidea obrengatik itxiko dute igande eta astelehen gauetan
Mantentze-lanak Bilborako noranzkoan izango dira, 22:00etatik 06:00etara.
Amaitu dira AP-8ko auto-ilarak Orioko zubian, Bilboko noranzkoan
Kamioi baten eta auto baten arteko talkak 3,5 kilometrora arteko ilarak eragin ditu Orioko zubian, Bilboko noranzkoan.
Giro ezin hobea Donostian, Behobia-Donostia dela eta
Milaka pertsona bildu dira Donostian igande honetan, toki askotako korrikalariak erakarri dituen lasterketa herrikoian. Kirol proba hunkigarria izan da familia eta lagun talde askorentzat.
Aste eguzkitsua eta epela, hego-haizea protagonista
Zerua oskarbi egongo da, hein handi batean, eta tenperatura maximoak 20 ºC-tik gora kokatuko dira leku askotan, minimoak freskoak izango badira ere.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Bergaran, euroagindu bat betez
76 urteko gizonak istripua izan zuen GI-627 errepidean, eta identifikatzeko orduan ohartu ziren atxilotzeko euroagindua zuela indarrean.
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Ia 28.000 korrikalarik hartuko dute parte eta milaka izango dira ikustera hurbiltzen direnak ere. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du. 09:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean.
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
Xabier Agote (Albaola): "Euskaldunek mundu mailan puntako itsas teknologia garatu zuten duela 500 urte"
EITBk Albaolako presidentearekin hitz egiteko aukera izan du San Juan baleontzia uretaratu eta biharamunean. Pozik eta hunkituta agertu da, baina aurretik lan handia dutela esan du; izan ere, belak eta mastak egin behar dituzte oraindik. Astelehenetik aurrera, lanean jarraituko dute, ontzia ekipatu eta udaberrian berriz ikusgai jartzeko.
Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hil zen Rosa Zarraren omenezko plaka jarri du Donostiako Udalak
Orain arte, 37 plaka jarri ditu Udalak, "terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan zirenei espazio publikoan ikusgarritasuna emateko".
Txalo artean ospatu dute Kanadan 'San Juan' ontziaren uretaratzea
Txalo artean ospatu dute Red Bay Kanadako Ternua eta Labrador probintziako herrian San Juan ontziaren uretaratzea. Bertako herritarrak elkarrekin bildu dira uretaratzea zuzenean ikusteko; izan ere, arrantzale herri horretako uretan aurkitu zuten hondoratuta, 1976an.
Giroa lehortuko du igandean iritsiko den hego-haizeak
Tenperatura minimoek behera egingo dute, baina maximoek, gora. Kostan, abisu horiak egongo dira, olatuen indarragatik.
'San Juan' baleontzia Pasaiako badian da jada, historia egiteko prest
Oraindik ez dute lan guztia amaitu, mastak, oihalak eta beste xehetasun batzuk falta baitira. Asmoa da 2027an Kanadarantz abiatzea, euskaldunek bere garaian egiten zuten modura.
'San Juan' ontziaren uretaratze hunkigarria Pasaian
Sagardoarekin bataiatu ondoren, San Juan baleontzia Pasaiako badian uretaratu dute. Agintariek eta ehunka herritarrek ez dute une historikoa galdu nahi izan.
"Zailena hau dena egia bihurtzeko testuingurua sortzea izan da"
Albaola Itsas Kultur Faktoriako arduradun Xabier Agotek esan duenez, Albaola "dimentsio horietako proiektu bati ekiteko beharrezko testuingurua da". "Ezagutza berreskuratzea, azpiegitura sortzea eta zerotik hastea izan da zailena", azaldu du.