Giroa lehortuko du igandean iritsiko den hego-haizeak
Tenperatura minimoek behera egingo dute, baina maximoek, gora. Kostan, abisu horiak egongo dira, olatuen indarragatik.
Azken egunetako giro bustiak amaiera izango du igandean, hego-haizea iristearekin batera.
Gaur, giro bustia izango da, batez ere goizean. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka, bereziki isurialde atlantikoan. Hegoaldean, ez du ia euririk egingo, eta hodeitza zulatuago egongo da. Arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldean atertu egingo du, eta kostaldean eta batez ere Gipuzkoa ipar-ekialdean eta Lapurdin bakarrik egingo du euria. Haizea mendebaldetik ibiliko da, ipar-mendebaldeko ukituarekin arratsaldean, eta enbarazu egingo du haizeguneetan. Tenperatura maximoak 12 eta 16 ºC artekoak izango dira.
Eguraldi egonkorra eta atsegina izango da igandean. Atertu egingo du, haizea baretu egingo da eta hegoaldetik joko du, ahul. Goizaldean, euri zarrastadaren bat egin dezake ipar-ekialdean, baina gutxi. Egunsentiko lainoa desegin ostean, urdingune zabalak nagusituko dira goizean, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira arratsaldean. Goizean goiz, giroa hotza izango da, eta Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoak, berriz, igo egingo dira.
Astelehenean, hodei gehiago izango dira. Erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira zeruan, baina ez du ia euririk egingo; egitekotan, euri zarrastada txikiren bat. Haizea ahul ibiliko da, hego ukituarekin, eta kostaldean ekialdetik ibil liteke arratsaldean. Tenperatura bezperako maila berdintsuan geldituko da.
Asteartean, are gehiago igoko da tenperatura, eta egun eguzkitsua espero da, baita asteazkenean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.