Gipuzkoa
2025/03/17 - 19:44
Andoaingo konexioak bi errei eta bihurgune zabalagoa izango ditu
A-15 eta N1 errepideen arteko loturarako lanek 43 milioi euroko kostua izango dute, datorren urtean hasiko dira eta 2027rako amaituta egotea aurreikusten da.
2025/03/17 - 14:01
Mutrikuko Zizzo kontserba fabrikak 17 langileak kaleratuko ditu
Kontserba enpresak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea akordiorik gabe amaitu da, eta kaleratzeak martxoaren 20an gauzatuko dira.
2025/03/17 - 12:33
Absentismoari aurreko egiteko plana iragarri du ADEGIk
"Paradigma berri" batetik heldu nahi dio gaiari Gipuzkoako patronalak, eta langileek enpresarekiko "konpromiso handiagoa" izatea bilatuko du.
2025/03/17 - 12:01
Udalekuak 2025 programak 4.112 plaza eskainiko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, uztailaren 1etik 29ra
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen dituzten udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko haurrei zuzenduta daude. Izena martxoaren 18tik 28ra eman ahal izango da.
2025/03/17 - 11:51
Brusela lantzen ari den egur-tximinia eta -berogailuen araudiak kezka sortu du ekoizleen artean eta gizartean
Karbono emisioak gutxitu asmoz, egur-tximinia eta -berogailuei eragiten dien araudia aldatu nahi du, baina ekozleak kexu dira, gaur egun ez baitago proposatutako muga horiek betetzen duen gailurik merkatuan. Zer proposatzen du araudi berriak?
2025/03/17 - 11:12
''Merkatuan dauden gailuen % 90ek ez lukete beteko Bruselak planteatutako araua''
Europako Batzordeak egur-tximinia eta berogailuen isurtzen duten kutsadura murrizteko egin duen proposamenak alarma piztu badu ere, Chimeneas Suberriko Izaskun Furundarenak nabarmendu momentuz ez dagoela debeku ofizialik, eta zirriborro bat baino ez dagoela mahai gainean.
2025/03/17 - 08:52
Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/16 - 17:24
Usurbilgo goi-tentsioko dorre batean deskarga elektrikoa jasota zauritu ziren adingabeetako bat hil egin da
Errota Berri inguruan izan zen ezbeharra, aurreko astean. Zaurituak, 11 eta 15 urteko lehengusu-lehengusinak, Donostia Ospitalera eraman zituzten aurrena, baina gazteena, hildakoa, Gurutzeta Ospitaleko Erredura Handien Unitatera eraman zuten gero, larri.
2025/03/15 - 20:02
Lau lagun zauritu dira, horietako bat larri, hiru istriputan
Erriberrin (Nafarroa), Iruraiz-Gaunan (Araba) eta Iruran (Gipuzkoa) gertatu dira hiru ezbeharrak.
2025/03/15 - 13:41
Errepideak zuritu ditu elurrak Pagozelai inguruan
Nafarroa eta Gipuzkoa artean gogotik bota du elurra azken orduotan, baina trafikoan ez dago arazorik, oraingoz.
2025/03/14 - 17:36
Neguko Bidezaintza Plana martxan, modu prebentiboan
Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren hitzetan, "Euskalmeten iragarpenaren arabera, ez da arazo handirik espero trafikoan", baina "errepidean elurra edo izotza badago, ohiko gomendioak kontuan izatea", eskatu du.
2025/03/14 - 17:13
Lekuko batek ziurtatu du surfeko begiralea adingabe bati ukituak egiten ikusi zuela
Gaur egin da hainbat ikasleri sexu-erasoak egitea egotzita Hondarribiko surf monitore baten aurkako epaiketaren bosgarren jardunaldia, jendaurreko entzunaldian lehena. Epaiketa astelehenetik ari da egiten Gipuzkoako Auzitegian.
2025/03/14 - 15:53
Luizi batek kaosa eragin du goizean AP-8an, Usurbilen
Auto ilara handiak sortu dira Irungo noranzkoan, baina 15:00ak aldera bere onera itzuli da zirkulazioa.
2025/03/14 - 10:04
KPIaren urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da EAEn eta % 3an mantendu da Nafarroan, otsailean
Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 3raino, argindarraren garestitzeak eraginda.
2025/03/14 - 09:26
Emisio gutxiko eremuan etiketarik gabe sartzen diren ibilgailuei isuna jarriko die Donostiako Udalak gaurdanik
Trafikoa % 10 arinduko du neurri horrek. 200 euroko isuna jasoko dute araudia betetzen ez duten ibilgailuek, eta 260 eurokoa bigarrenez araua urratzen dutenek.
2025/03/14 - 08:43
Albiste izango dira: 5 urte alarma egoeratik, zerga erreforma eta Athletic - Erroma istiluak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/14 - 06:00
Pandemiako zenbait ohitura geratzeko iritsi ziren
Bost urte dira mundu mailako pandemia deklaratu zela. Pandemiak eragindako zenbait portaera desagertu badira ere, beste asko gure artean geratu dira. Gaur egun, adibidez, diru fisiko gutxiago erabiltzen dugu, eta maskarak ohiko produktua bihurtu dira askorentzat.
2025/03/14 - 06:00
''Jendeak maskarak eta covid-19rako testak erosten jarraitzen du, errespetuagatik eta arduragatik''
Pandemiak bizitzak erabat aldatu zituen, eta orduko ohitura asko aldatu baziren ere, beste asko geratzeko iritsi ziren. Zumarragako Oñativia Farmaziako Ane Ayllon farmazialariak eta Donostiako Bideluze jatetxeko Alain Aranak covid-19ak euren sektorean zer eragin izan duen esan digute.
2025/03/14 - 06:00
Alarma-egoeratik bost urte: Pandemiak etxean giltzapetu gintuen eta bizitzak hankaz gora jarri zituen
2020ko martxoaren 13an Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen osasun-alerta ezarriko zuela koronabirusari aurre egiteko. Biharamunean, gaur bost urte, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma-egoera ezarri zuen. Horrek guztiak pertsonen eguneroko bizimodua nahas-mahas utzi zuen.
2025/03/13 - 23:11
EH Bildu: ''Zergatik orain Podemosek uko egiten dio oinarriei kontsulta bat egiteari?''
"EAJri boteretsuak erreskatatzea leporatzen ziotenak dira gaur ezer aldatzen ez duen arau fiskal bat berreskuratzea erabaki dutenak", aurpegiratu dio Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak Podemosi.