Industria
2025/06/11 - 14:17
Euskadiko Industria Plan berriak 15.900 milioi mobilizatu nahi ditu, kalitatezko enplegua sortzeko asmoz
Euskal industria bultzatzeko baliabide publiko-pribatuak % 50 haziko dira, baina laguntza programak erdira murriztuko dira. Euskadiren historiako "apusturik handiena" dela azpimarratu du Imanol Pradales lehendakariak. Era berean, "bustitzeko", "erabaki ausartak" hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du.
2025/06/11 - 14:12
Pradales: ''Herri honen eraldaketa industriala determinazioz bultzatzera goaz''
Imanol Pradales lehendakaria Euskadiko Industria Plan berriaren aurkezpen ekitaldian egon da, Mungian.
2025/06/11 - 08:06
Albiste izango dira: Euskadiko Industria Plan berria, EHUko udako ikastaroak eta A-15a itxita
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/10 - 19:08
BSHren Ezkirotzeko enpresa-batzordeak lantegiaren itxiera saihesteko eskatu dio Europako Batzordeari
PSOEko, Sumarreko, EH Bilduko eta EAJko eurodiputatuek lagunduta, beharginen ordezkariak Bruselako agintariekin bildu dira.
2025/06/09 - 15:41
Alderdiek elkartasuna adierazi diete BSHko langileei eta neurriak eskatu dituzte industria sektorean
UPNk konponbiderik ez ematea leporatu dio Chiviteri, PSNk esan du ez duela prozesua amaitu, eta EH Bilduk bide horretan jarraitzeko eskatu dio.
2025/06/05 - 21:57
Pradalesek sare elektrikoan "inbertitzeko salbuespen mekanismo" bat planteatuko du Presidenteen Biltzarrean
Horrela, lehendakariak trantsizio energetikoaren eta industriaren deskarbonizazioaren bidea "libratu eta bultzatu" nahi du. EAEko agintariak argitu du proposamenak ez duela sistema elektrikoaren "oreka haustea" bilatzen.
2025/06/05 - 14:25
BSHk Foru Gobernua eta Industria Ministerioa bilera batera deitu ditu, astelehenean
Langile-batzordearen presidenteak esan duenez, lanean ari dira "berrindustrializatzeko aukera bat bilatzeko, alternatiba egingarri eta fidagarri bat" topatzeko.
2025/06/04 - 21:12
Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa
Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
2025/06/04 - 15:31
Pradalesek Estatuarekin "kupo energetiko-industriala" adostea proposatu du
Eusko Legebiltzarrean politika ekonomiko eta industrialari buruz egindako osoko bilkura monografikoan azaldu duenez, datorren ostiralean Bartzelonan egingo den Presidenteen Biltzarrera eramango duen proposamenetako bat da.
2025/06/04 - 14:23
Olano (EAJ): ''Hobetu beharra daukagu, baina eredu industrial eta ekonomikoari eutsita''
Markel Olano EAJren legebiltzarkideak adierazi du Euskadiren eredua "aldarrikatu" nahi duela, eta eredu hori Europa mailan eta mundu mailan onartuta dagoela esan du, aberastasuna sortzeko, baita aberastasuna banatzeko ere.
2025/06/04 - 13:52
PPk ''hipererregulazioa murriztea'' eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, ''inbertsioa murrizten duelako''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak salatu duenez, euskal ekonomiak "pisu txikiagoa du Espainiako ekonomian, Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakundeek hartutako erabakiek kalte egin diotelako".
2025/06/04 - 13:28
Sumarrek energia enpresa publikoa eta jabetza produktiboaren demokratizaziorako euskal funtsa proposatu ditu
Eusko Legebiltzarrean egindako hitzaldian, Sumarren bozeramaile Jon Hernandezek egungo ereduarekin hausteko agenda defendatu du: energiaren euskal enpresa publikoa, banka publikoa, etxebizitza eskubide gisa eta sektore estrategikoen gaineko kontrol kolektiboa proposatu ditu.
2025/06/04 - 12:46
Vox: ''Euskadik lemazaina eta eredu ekonomiko eta industriala aldatu behar ditu''
Amaia Martinez Voxen bozeramaileak Legebiltzarrean EAJren ereduaren aurka egin du, eta Euskadiko lidergo ekonomikoa makalarazi izana leporatu dio. "Politikak, norabidea eta paradigma aldatu behar ditugu", adierazi du, eta eraldaketa estrukturala eskatu du.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 07:00
Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
EH Bilduk proposatutako saio monografikoa 09:30ean hasiko da. Koalizio subiranistak asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
2025/06/03 - 15:06
Jauregi: ''Guk nahi duguna da MasOrangek Euskadin proiektu gehiago egitea''
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak adierazi du lanean ari direla proiektuak hemen errotzeko, eta horretarako baldintza egokiak sortzen.
2025/05/31 - 23:33
Euskal enpresak kezkatuta daude Trumpek altzairuari jarritako zergekin, merkatu handienen artean baitute AEB
Iaz 385 milioi euroko altzairu eta aluminio esportazioak egin zituen Euskadik AEBra. Enpresa askori eragingo dizkie Trumpen muga-zergek, Sidenor, ArcelorMittal, Tubacex eta Tubos Reunidos enpresei, besteak beste.
2025/05/31 - 16:00
''Muga-zergak baliatu ditu Trumpek AEBrekin merkataritza harremanak izango dituzten herrialdeak hautatzeko''
Massimo Cermelli ekonomialari eta Deusto Bussiness Schooleko irakaslearen aburuz, altzairuaren muga-zerga % 25etik % 50era igota, "ezinezkoa izango da AEBri altzairua saltzea, AEBn bakarrik ekoitzi beharko dute".
2025/05/31 - 10:46
Trumpek iragarri du % 25etik % 50era igoko dituela altzairuaren muga-zergak
"Industria siderurgiko indartsua edukitzea ez da duintasun, oparotasun eta harrotasun kontu hutsa. Segurtasun nazionala da bereziki", adierazi du US Steelek eta Nippon Steelek egindako itunaren harira.
2025/05/28 - 16:45
Ikasle gehiago erakartzea da EHUko Kimika Fakultatearen erronka nagusietako bat
1975ean sortu zen EHUren Kimika Fakultatea eta 2.000 lizentziatu, 650 graduatu eta 600 doktore atera dira geroztik. Enplegu tasa altuena duen gradua da. Hala ere, kimikagintzak profesionalen beharra du, eta horixe da fakultatearen erronka nagusietako bat.