Iran
Jameneik esan du "milaka pertsona" hil direla protestetan, eta Trumpi egotzi dio horren ardura
Irango buruzagi gorenak nabarmendu duenez, "gertaera oso ankerrak jazo dira, hala nola gazteak meskitetan giltzapetzea eta bizirik erretzea, edo neskato, gizon eta emakume babesgabeak hiltzea, atzerritik hornitutako armekin". Testuinguru horretan, Iranen "gobernu berri bat ezartzeko unea" dela adierazi du Trumpek.
Irango aire-espazioa ekiditeko gomendioa egin die AESAk Europako airelineei
Agentziak ohartarazi du Irango aireko defentsak alarma egoeran daudela, eta horrek handitu egiten duela aireontzi zibil bat mehatxu gisa oker identifikatzeko arriskua.
Iranek aireko espazioa ireki du berriro, ia bost orduz itxita egon ostean; tentsioa handia da AEBrekin
Donald Trump AEBko presidenteak bere aholkulariei esan dienez, Iranen aurkako ekintza militar "azkarra eta zuzena" izan beharko litzateke, NBC Newsen arabera.
Trumpek protestan jarraitzeko deia egin die irandarrei, eta "laguntza bidean" dela agindu die
AEBko presidenteak mezu bat zabaldu du Truth sare sozialean, "manifestariak hiltzearen arduradunek prezio altua" ordainduko dutela esanez.
Trumpek % 25eko muga-zergak ezarri dizkio Iranekin negozioak dituzten herrialde guztiei
Donald Trump AEBko presidenteak goi-tentsioko nazioarteko neurri ekonomikoa iragarri du: Irango Errepublika Islamikoarekin harreman komertzialak dituzten herrialde guztiei % 25eko zerga ezarriko die. Bitartean, gero eta protesta eta errepresio gehiago dago Iranen.
Euroganberako instalazioetara sartzea debekatu diete Irango ordezkariei eta diplomatikoei
Errepresio bortitza izan da azken bi asteetan Iranen, protestan ari diren pertsonen kontra, eta Iran Human Rights (IHRNGO) gobernuz kanpoko erakundearen arabera, gutxienez 648 dira hildakoak.
Milaka pertsona atera dira kalera Iranen, Gobernuari babesa adieraztera
Milaka pertsona mobilizatu dira astelehen honetan Irango hiriburuan, Teheranen, eta herrialdeko beste hainbat tokitan, hango Gobernuari babesa adierazteko, azken egunotan izaten ari diren protesten aurrean.
Abbas Araghchi Irango ministroaren esanetan, Iranek "ez du gerrarik nahi, baina erabat prest dago", eta AEBrekin "bidezko" negoziazioak egitearen alde dago
Esmaeil Baqaei Atzerri Ministerioaren bozeramaileak astelehen honetan bertan adierazi duenez, AEBrekin komunikatzeko kanala "irekita dago". "Beharrezkoa denean, mezuak trukatzen dira", azpimarratu du, eta gaineratu duenez, Iran "diplomazia eta negoziazio printzipioari" eusten ari zaio.
Trumpek esan du AEBko Armada Iranen esku hartzea "oso serio" aztertzen ari dela
AEBko presidentearen esanetan, Teheranek "marra gorria" zeharkatu du, protestetan ehunka pertsona hil ditu eta. Hortaz, ez du baztertu berehalako erabaki bat hartzea; bitartean, Iran harekin negoziatzeko harremanetan jarri da. Irango Gobernuaren arabera, AEBko armadari esku hartzeko "aitzakia" emateko oldartu dira manifestariak.
Irango protesten aldeko mobilizazioak, Europan zehar
Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, baita Lisboan eta Londresen ere. Erresuma Batuko hiriburuan Irango enbaxadaren aurrean bildu dira eta bandera kendu dute. Bestalde, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak Irango protestetan izandako heriotzak gaitzetsi dituzte.
Gutxienez 586 lagun hil dira jada Irango protestetan eta 10.600 baino gehiago atxilotu dituzte
Islamiar Errepublikaren aurkako ekintza militarrak egitea aztertzen ari omen da Donald Trump, hainbat hedabideren arabera. Halakorik egitekotan, Israel eta AEB bera "jomuga" izango dituztela ohartarazi du Iranek.
Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira
Nazioarten eguneko irudia Irango protestetan hildakoen lehen irudiak dira. Irango protestetan hildakoen lehen irudiak zabaldu dira, izan ere, arratsaldean. Irudietan, dozenaka eta dozenaka gorpu ikusten dira kaleetan, lurrean botata.
Komunikazioak eten egin zituen orain hiru egun erregimenak eta, horregatik, zaila da jakitea zer den benetan gertatzen ari dena eta zenbat diren hildakoak. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 500dik gora dira hildakoak eta 10.000 atxilotuak.
Protesta egiten jarraitzen dute Iranen, eta Trumpek "laguntza" eskaini die "askatasuna" lortzeko
Gobernuz kanpoko erakundeek Gobernuaren aurkako protestetan 50 pertsona baino gehiago hil direla jakinarazi, eta Internet eta telefonia zerbitzuen itzalaldia izan ostean, milaka pertsona kalera atera dira berriro. Donald Trump AEBko presidenteak azpimarratu du "Iran askatasunari begira" dagoela, "inoiz ez bezala".
Nazioarteak Iranen gaineko presioa handitu du, bertako herritarrek inkomunikatuta jarraitzen duten bitartean
EBk eta NBEk gaitzetsi egin dute Gobernuak Internet eta telefono lineak blokeatu izana. Duela bi aste hasi zituzten protestak, eta 50 manifestari baino gehiago hil dituzte ordutik.
38 pertsona hil dira Iran osora zabaltzen ari diren protestetan
Protestak abenduaren 28an hasi ziren, rialaren balio-galeragatik eta inflazio handiagatik, baina manifestariek Errepublika Islamikoaren amaiera ere eskatu dute. Manifestazioetako batean, pertsona talde batek 2020an AEBk eraildako Qasem Soleimani Guardia Iraultzailearen komandante ohiaren estatua bat eraitsi du.
Nazioartearen erreakzioak AEBk Venezuelan egindako erasoaren aurrean
Errusiak "oinarririk gabeko aitzakiak baliatuta" egindako "eraso armatua" izan dela salatu du, Espainiak "deseskalatzea eta moderazioa" eskatu ditu, eta Frantziak Edmundo Gonzalez izatea presidente berria. Latinoamerikan muturreko iritziak eragin ditu AEBen operazioak.
Irango protestetan "manifestariak hiltzen badituzte" herritarrak "erreskatatuko" dituela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuak bere programa nuklearra berriro garatzen saiatzen ari dela adierazi du Trumpek azken egunotan, eta balizko bonbardaketekin erantzuteko prest agertu da, ekainean Israelekin egin bezala.
Zazpi pertsona hil dira Iranen, egoera ekonomikoak okerrera egin duela salatzeko deitutako hainbat manifestaziotan
Manifestazioak igandean hasi ziren Teheranen, eta dozenaka hiritara zabaldu dira azken egunotan, besteak beste, Isfahan, Kerman, Kermanshah, Hamadan eta Qom hirietara. Iran krisi ekonomiko larrian dago, urteko % 42ko inflazioarekin.
Ormuzko itsasartea, tentsio handieneko puntua energiaren munduko mapan
Ur lasaiak izan arren, munduko ekaitz geopolitiko handienaren erdigunean daude. Iran eta Oman arteko itsasarte horretatik munduan ekoizten den petrolioaren % 20 baino gehiago garraiatzen dute, planeta osoan saltzeko. Azken hamarkadetan Pertsiako golkoan izan diren inbasio eta gerrak ulertzeko ezinbesteko lekua da.
Iranek Israeli erantzun dio Tel Avivera eta Jerusalemera dozenaka misil botata
Israelgo Armadak "eremu babestuetan" egoteko gomendatu die herritarrei, Iranen kontraerasoaren aurrean "beste abisu bat eman arte". "Defentsa sistemak mehatxua geldiarazteko lanean ari dira", adierazi du sare sozialetan argitaratutako mezu batean.