Kontzertuak
2025/01/23 - 12:03
Jimmie Vaughan, Bilbao Blues Festival jaialdiaren lehen izen handia
The Faboulous Thunderbirds taldearen sortzaileak jaialdiaren txapela jasoko du, horren laugarren edizioan. Hamar kontzertu izango dira guztira Bilbon, uztailaren 25etik 27ra, eta agertoki nagusia Areatzan paratuko dute.
2025/01/13 - 11:57
Alan Parsons Live Project, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiko lehen kartelburua
Jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbao Arenan egingo dute, ekainaren 13 eta 14an, eta rock progresiboko artistaz gain, Lita Ford, Samantha Fish eta Sex Museum ere izango dira.
2025/01/10 - 11:12
Euskadiko Orkestrak 'Brahms/Dvorak' kontzertu programa hasiko du ostiralean
Alexandre Blochek zuzenduko orkestra Bilbon (urtarrilak 10), Donostian (urtarrilak 13 eta 16), Gasteizen (urtarrilak 14) eta Iruñean (urtarrilak 15).
2025/01/10 - 09:49
Riot Propaganda, Dupla eta Iseo & Dodosound taldeek Iruña Rockeko kartela itxi dute Ziutadelarako bueltan
Nafarroako hiriburuan, Koma, Juantxo Skalari & La Rude Band, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga eta Ezpalak ere izango dira.
2025/01/05 - 17:20
Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an
Urtarrilaren 3an eta 4an Iruñean 30.000 lagun bildu eta gero, Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak elkartuz, azken topaketa iragarri du Pello Reparazek oholtzan. Astearte honetan, 10:00etan, jarriko dira sarrerak salgai. 275.000 lagunek jarraitu zuten larunbateko kontzertua ETB2n.
2025/01/03 - 21:54
Iruñeko Nafarroa Arena txiki gelditu da Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunerako
Zetak taldeak zur eta lur utzi ditu bertan bildutako 15.000 lagunak. Gaur lehen saioa izan da, eta larunbatean ere izango da 'Mitoaroa' ikusteko aukera. Orduan, etxetik ere zuzen-zuzenean ikusteko aukera izanen da, 22:00etan, ETB2n eta Primeran plataforman.
2025/01/02 - 20:02
Zetak motorrak berotzen hasi da Nafarroa Arenan bi kontzertu eskaintzeko
"Mito Aroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu emango ditu, eta horietako bat zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta Primeran plataforman, larunbatean, 22:00etan.
2024/12/27 - 18:46
Euskadiko Gazte Orkestrak neguko bira abiatuko du astelehenean
Bira Tolosan hasiko da, eta ondoren, Donostia, Bilbo eta Gasteizetik igaroko da.
2024/12/26 - 19:22
Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak bere lehen diskoa kaleratu du
Diskoak 'Dance of Change' du izena, eta aurkezpen kontzertua gaur izan da, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
2024/12/22 - 21:43
Judas Priest taldeak 'Painkiller' diskoaren 35. urteurrena ospatuko du Bilbon, ekainaren 23an
Hauxe da talde britainiarrak Espainiako Estatuan izango duen hitzordu bakarra. Sarrerak astelehen honetan jarriko dira salgai, 13:30ean.
2024/12/17 - 22:02
Fermin Muguruzak Biarritzen hasi du mundu bira
Iñigo anaia zenak 60 urte beteko zituen egun berean ekin dio Fermin Muguruzak Biarritzeko Atabal aretoan mundu birari. Hurrengo hilabeteetan, irungo musikariak 26 kontzertu emango ditu 3 kontinentetan.
2024/12/17 - 08:48
Fermin Muguruzak gaur abiatuko du mundu bira, Biarritzen
Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.
2024/12/02 - 14:38
''Izaro Gabonetan'' Gabonetako disko berria aurkeztu du IZAROk
Mallabiko abeslariak berak idatzitako zortzi abestiz osatutako diskoa aurkeztu du, eta abenduaren 22an eta 23an Donostiako Kursaalen zuzenean entzuteko aukera izango dugu.
2024/12/01 - 19:52
Bryan Adamsek Nafarroa Arenan joko du 2025eko ekainaren 6an
Iruñeko kontzerturako sarrerak abenduaren 3an, asteartean, jarriko dira salgai, 11:00etan, entradas.com eta doctormusic.com webguneetan.
2024/11/30 - 18:55
Igande honetan hasiko dira Bilboko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak
Gabonetako kontzertu horiek abenduaren 28ra bitartean izango dira, hiriko eliza, parrokia eta ermitetan. Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
2024/11/25 - 18:51
Black Fridayren aurrean, Fair Saturday itzuliko da asteburu honetan
100 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Fair Saturday jaialdiak Bizkaian, 30 gizarte-ekimen babesteko.
2024/11/18 - 11:12
Chill Mafiak hamar orduko jaia egingo du BECen, martxoaren 28an, agur esateko
Nafar kolektiboak Barakaldoko erakustazokan emango du bere ibilbideko azken kontzertua, lagunez inguratuta. Sarrerak azaroaren 21ean jarriko dituzte salgai.
2024/11/14 - 11:04
Manic Street Preachers, The Flaming Lips, The Hellacopters eta Lucinda Williams, Azkena Rock Festivalen
Ekainaren 19tik 21era, Melissa Etheridge, P.I.L., Lucinda Williams, Richard Hawley, Buzzcocks, Quique Gonzalez, Turbonegro, Kaotiko, Dead Kennedys, Masters of Reality eta Ezezez ere egongo dira Gasteizko jaialdian.
2024/11/11 - 15:12
Sol musika talde gazatarrak bakearen aldeko bira hasiko du urtarrilean Euskal Herrian
Apirilean, gerrak bete-betean harrapatuta, Gazatik ateratzea lortu zuten bi palestinar dira Rahaf eta Said. Sol band musika taldeko kideak dira eta euren asmoa da musikaren bidez Palestinaren egoerari ahotsa jartzea.
2024/10/29 - 13:05
Juanjo Menak zuzenduko du Euskadiko Orkestra 'Mozart / Schubert' programan
Denboraldiko bigarren programan, urriaren 31tik azaroaren 6ra, Mozarten "Klarineterako Kontzertua" eta Schuberten "9. Sinfonia" joko dituzte elkarrekin Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.