lan eskaintzak

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
2026/02/07 - 17:10

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

Karmele Tubilla Santurtzi alkatea
2025/11/18 - 14:23

Karmele Tubilla, Santurtziko alkatea: "Ez dago frogatuta injerentziarik izan dela azterketa teorikoan"

Karmele Tubilla EAJren Santurtziko alkateak azaldu duenez, pasa den urriaren 6an erabaki zuen Sonia Lopez Segurtasun zinegotziari ardura guztiak kentzea, batik bat, oposizioari lotutako informazio garrantzitsua ezkutatzeagatik. Galderak e-mailean jaso arren, ezin izan dute frogatu horiek filtratu egin zituenik. Oposaketak aurrera jarraitzen du eta Lopezek zinegotzi akta uzteko asmoa agertu du. 

Bingen Zupiria Euskadi Irratia
2025/07/30 - 09:53

Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena