Londres
110.000 pertsona baino gehiago Londresen, eskuin muturrak immigrazioaren aurka deitutako martxan
110.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute larunbat honetan Londresen, "Batu dezagun Erresuma" lelopean egindako manifestazioan. Tomy Robinson eskuin muturreko aktibistak deitu du protesta, legez kanpoko immigrazioaren aurka. "Erresuma Batua esnatu da azkenean", adierazi du Tommy Robinsonek manifestazioaren amaieran, eszenatokitik. "Abertzaletasuna da etorkizuna, mugak dira etorkizuna", erantsi du. Gutxienez 9 pertsona atxilotu ditu poliziak.
Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu Londresen, Palestine Actionen aldeko protestan
Erresuma Batuko Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu larunbat honetan Parlamentuko plazan, Londresen, Palestine Action taldeari babesa adierazteko protesta batean. Uztailean erakunde terrorista izendatu zuten talde hori, hegazkin militar batzuei Palestinako banderak margotzeagatik kalteak egitea eta Elbit Systems Israelgo defentsa enpresaren instalazioak blokeatzea egotzita. 138 pertsona auzipetu dituzte ordutik talde horri laguntzea egotzita.
Milaka pertsona bildu dira Parlamentu aurrean, 'Genozidioaren aurka nago, Palestine Actionen alde nago' leloa zeramaten kartelak eskuetan hartuta. Poliziaren aurkako oihuak ere entzun dira; "Ezin zarete ezkutatu, genozidioaren alde zaudete. Lotsa!", tartean.
Palestinaren aldeko artista juduen kolektibo batek BBCren kontzertu bat eten du, Londresen
"MSOk odola du eskuetan", oihukatu dute Jewish Artists for Palestine (Artista juduak Palestinaren alde) taldeko aktibistek Melbourneko Orkestra Sinfonikoak (MSO) ostiralean Londresko Royal Albert Hall aretoan eskaini duen emanaldian. Urtero udako kontzertuak antolatu ohi ditu BBCk, 'BBC Proms' ekimenaren baitan.
Kazetarien protesta Londresen, Israelek Gazan kazetarien aurka egindako erasoak gaitzesteko
Azken orduetan Israelen bonbardaketen ondorioz bost kazetari hil direla salatu dute, eta guztira orain arte 200 baino gehiago hil direla gogorarazi dute. Gainera, gutuna igorri diote Starmer lehen ministroari, kazetarien segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartzeko eskatuz.
Londresko Notting Hill auzoa musikaz eta kolorez bete da, urtero lez, inauteria ospatzeko
Musika afrokaribarra eta kolore askotako karrozak protagonistak izan dira gaur Londresko Notting Hill auzoan. Erresuma Batuan jai-eguna da gaur, eta milaka pertsona hurbildu dira inauteriez gozatzeko.
Gutxienez 200 pertsona atxilotu dituzte Londresen, Palestine Action taldearen aldeko manifestazio batean
Palestine Action taldea legez "erakunde terrorista" gisa sailkatuta dago Erresuma Batuan uztailetik, bertako aireko armadaren base militar batean bi hegazkin bandalizatu ondoren.
Gorka Urbizu Abbey Road estudio mitikoetan grabatzen hasi da: "Amets bat da edozein musikarirentzat"
Lekunberriko musikariak Londresko Abbey Road estudioetan bi kantu grabatuko ditu datozen egunetan. "Ez da soilik estudio bat, musikaren historiako izenik handienak pasa diren eraikin bat da", adierazi du Urbizuk hunkituta estudioen ateetan. Bere asmoa lan hau azaroan kaleratzea da, zuzeneko gira bukatuko duenean.
Martxa jendetsuak Erroman eta Londresen, Gazako erasoaldia amaitzea, Israelekin haustea eta Europaren berrarmatzea gelditzea eskatzeko
Londresko Palestinaren aldeko Martxa Nazionalean parte hartu dutenek oihuka eskatu dute Israelek Palestinako lurraldean "okupazioa" amaitzea eta Israelek Irani egindako bonbardaketak bertan behera uztea. Erroman, milaka lagunek Europaren berrarmatzea gelditzeko eta bakea berrezartzeko eskatu dute.
30 hildako Air Indiako bidaiari-hegazkin batek Londresera bidean izandako istripuan
Air India-ko bidaiari-hegazkin batek istripua izan du Londresera bidean, 240 bidaiari baino gehio zeramatzala