Manifestazioak
Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.
Nekazariek traktoreak aterako dituzte berriro kalera asteazkenean eta ostegunean Gasteizen
Buesa Arena pabilioitik abiatuko dira protestak bi egunotan, baina asteazkenekoa Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian amaituko da, eta ostegunekoa, berriz, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren aurrean.
Protestak AEB osora zabaldu dira, ICEk Minneapolisen gizon bat tiroka hil ostean
Bertako gobernadoreak gertatutakoari buruzko ikerketa iragarri du: "Ezin da gobernu federalaz fidatu ikerketa hau egiteko. Estatuak egingo du. Kito".
ICEko agenteek gizon bat hil dute Minneapolisen, tiroz
Beste agente federal batek Renee Good hil eta bi astera gertatu da hilketa. Immigrazioaren kontrako agenteen aurkako protestak are gehiago zabaldu dira azken egunotan, 5 urteko haur baten atxiloketaren irudiak mundu osoan zabaldu eta gero.
Ertzaintzaren operatiboaren buruak epailearen aurrean deklaratu du: "Hil egin nahi gintuzten"
Falangearen elkarretaratze baten aurrean kontramanifestazioa egiteagatik ikertzen ari diren sei pertsonak deklaratzeari uko egin diote. 22 agente zauritu ziren istiluotan, eta epaiketak aurrera jarraitzen du.
Ia 4.000 hildako eta 9.000 zauritu izan dira Irango protestetan, GKE baten azken balantzearen arabera
HRANAk (Human Righs Activists News Agency) eman du kopuru hori; eta IHRNGOren arabera (Iran Human Rights), berriz, 3.428 dira hildakoak. Gainera, Interneteko zerbitzuak etenda jarraitzen du.
Milaka pertsona atera dira kalera Iranen, Gobernuari babesa adieraztera
Milaka pertsona mobilizatu dira astelehen honetan Irango hiriburuan, Teheranen, eta herrialdeko beste hainbat tokitan, hango Gobernuari babesa adierazteko, azken egunotan izaten ari diren protesten aurrean.
Irango protesten aldeko mobilizazioak, Europan zehar
Milaka pertsona atera dira kalera Parisen, baita Lisboan eta Londresen ere. Erresuma Batuko hiriburuan Irango enbaxadaren aurrean bildu dira eta bandera kendu dute. Bestalde, Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak Irango protestetan izandako heriotzak gaitzetsi dituzte.
Salbuespen legea eta Fiskaltzaren helegiteak amaitzeko ordua dela dio Sarek
Lanean jarraituko dute ETAko presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko. Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren biharamunean, aldaketak eskatu dituzte berriro ere arlo politikoan eta judizialean.
Protesta egiten jarraitzen dute Iranen, eta Trumpek "laguntza" eskaini die "askatasuna" lortzeko
Gobernuz kanpoko erakundeek Gobernuaren aurkako protestetan 50 pertsona baino gehiago hil direla jakinarazi, eta Internet eta telefonia zerbitzuen itzalaldia izan ostean, milaka pertsona kalera atera dira berriro. Donald Trump AEBko presidenteak azpimarratu du "Iran askatasunari begira" dagoela, "inoiz ez bezala".
Chavistak mobilizatu egin dira Maduro eta emaztea Venezuelara itzultzea eskatzeko
Agintariek kalean jarraitzeko eta Delcy Rodriguez presidente berriari babesa emateko deia egin dute.
Milaka manifestari atera dira kalera Minneapolisen, immigrazi agente batek Renee Good tiroka hil izana salatzeko
Milaka manifestari atera dira larunbat honetan berriro Minneapoliseko erdiguneko kaleetara protestan, Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuko agente batek emakume bat hil ostean pasa den asteazkenean. Minnesotako Etorkinen Eskubideen aldeko Ekintza Batzordeak deitu du manifestazioa, hilketa izan zen tokitik oso gertu.
Bertako buruzagiek, Tim Walz gobernadoreak barne, Minnesotako Atxiloketa Kriminalen Bulegoa auzian inplikatzeko beharra defendatu dute, baina erakunde horretatik salatu dute Ikerketa Bulego Federalak (FBI) betoa jarri diela kasuarekin zerikusia duen materiala eskuratzeko. FBIk bere esku bakarrik utzi du ikerketa.
Sare: "Helmugara iristear gaude, helburuak betetzen, baina oraindik burutu gabe dagoen prozesu batean"
EH Bildu, Ahal Dugu, Junts, ERC, CUP eta BNG alderdietako eta hainbat sindikatutako ordezkariak ez ezik, kultura, unibertsitate edo kirol arloko ordezkaritza zabal bat ere batu da Bilbon ETAko presoen eskubideen alde milaka lagunek egin duten manifestaziora.
Nazioarteak Iranen gaineko presioa handitu du, bertako herritarrek inkomunikatuta jarraitzen duten bitartean
EBk eta NBEk gaitzetsi egin dute Gobernuak Internet eta telefono lineak blokeatu izana. Duela bi aste hasi zituzten protestak, eta 50 manifestari baino gehiago hil dituzte ordutik.
"Gatazkaren ondorioei behin betiko konponbidea" ematea eskatzeko manifestazioa egingo du arratsaldean Sarek
Martxa 17:00etan abiatuko da Casillatik, "Ezin da gehiago luzatu" lelopean. Sareren esanetan, azken urteotan "asko aurreratu da" eta "azken fase batean gaude", baina erakunde publiko batzuen partetik "borondatea falta da" eta hori aldarrikatuko du gaurko mobilizazioan.
A63ak itxita jarraitzen du Baionako tartean nekazarien protestengatik baina auto-ilarak desegiten doaz
Pirinio Atlantikoko Prefeturak jakinarazi duenez, 02:00etan 80 nekazari asindikalek, 60 traktore erabilita, A63 autobidea blokeatu dute Baiona iparraldeko lotunearen parean eta goizetik arazo handiak izan dira inguruetan. Gainera, Prefeturak Biriatuko muga itxi du 7.500 kilotik gorako kamioientzat bi noranzkoetan. Jaurlaritzak EAEko errepideetatik igarotzeko debekatu die 7.500 kilotik gorako kamioiei Frantzia aldera.
EBko herrialdeek oniritzia eman diote Mercosurreko herrialdeekin akordioa sinatzeari
Ezezkoa eman dute Frantziak eta Hungariak, besteak beste.
EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu
Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.
Maduroren aurkakoen poza, atxiloketa ospatzean, Bilbon
Euskadin, Venezuelako komunitatea bereziki ugaria da Bizkaian, eta gaur arratsaldean Nicolas Maduroren atxiloketa ospatzeko elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean. EAJko eta PPko kideak ere bertan izan dira.
Venezuelari egindako "eraso inperialista" salatu dute ehunka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek osatzen duten Hegoak plataforma internazionalistak deitu ditu elkarretaratzeak "Eraso inperialistarik ez. Venezuelak burujabetza. Herriarekin bat! "lelopean. EH Bildu Podemos eta IUNen babesa izan dute.