Manifestazioak

2026/10/16 - 20:34

Manifestazioa Bilbon, Arriagako kanpaldiari amaiera emateko

Azken hiru asteetan Bilboko Arriaga plazan kanpatuta egon diren pertsonek protestari amaiera ematea erabaki dute. Irailaren 28tik 50 pertsona inguru egon dira gau eta egun plazan jarritako 44 dendetan. Atsekabetuta daude, errelebo faltak ezinezko egin duelako kanpaldiari jarraipena ematea, baina, aldi berean, pozik, greba orokorraren helburua lortu delako. Gaur arratsaldean, ehunka pertsonak bat egin dute etxebizitzaren aldeko eta Arriagako kanpaldiari amaiera emateko manifestazioarekin.

2026/10/04 - 08:16

Babacarren senideek hondarribiarren babesa jaso dute manifestazio jendetsu batean

Eserialdia eginez, justizia eskatu dute astelehenean ertzain bati aizto batekin eraso egiten saiatzen ari zela udaltzain batek tiroz hil zuen gizonarentzat. Manifestariek esan dute denek zekitela Babacar ez zegoela ondo eta zentro espezializatu batean egon behar zuela. Astelehenean udaltzain batek Babacarri tiro egin zion biribilgunean loreak jarri dituzte haren argazki baten ondoan. Manifestariek salatu dute gertatutakoak ez duela justifikaziorik, eta Hondarribiko senegaldarren elkartetik adierazi dute mundu guztiak zekiela, Poliziak barne, Babacarrek buruko arazoak zituela.

« 2 3 4 ... 20 »

Asteko irakurriena