Manifestazioak
Hainbat eragilek manifestazioa deitu dute ekainaren 20rako, Ertzaintzaren "errepresioa eta inpunitatea" salatzeko
Deitzaileen artean daude Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, Iñigo Cabacasen, Amaia Zabarteren eta Iker Aranaren senide eta lagunak edota Mugimendu Sozialista. Talde horiek "herri mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina" egitea egotzi diote Jaurlaritzari.
Irakasleen protesta batean parte hartzen ari zen emakume bati polizia batek egindako erasoa ikertuko du Espainiako Gobernuak Valentzian duen Ordezkaritzak
Sareetan bolo-bolo zabaldu den bideoan, emakumea bizkarrez ageri da, errepidetik oinez, eta bat-batean Polizia Nazionaleko agente bat, burua kasko batekin estalita daramana, harengana doa korrika, gogor bultzatuz eta lurrera botaz.
Kuban jasaten ari diren blokeoa eta zigorrak salatzeko protesta egin dute Bilbon
Hainbat ekintzailek protesta egin dute gaur Bilboko udaletxearen aurrean, AEBk Kubaren subiranotasuna makurrarazteko ezarritako blokeo ekonomiko, energetiko eta finantzarioa salatzeko. Gainera, herrialde horretako osasun-zentroetan eguzki-panelak jartzeko "Argia eta Indarra Kubarentzat" funtsak biltzeko kanpainaren berri eman dute.
Milaka txekiarrek Kultura ministroa kargugabetzeko eskatu dute, telebista publikoaren finantzaketa aldatu nahi izateagatik
Ministroen Kontseiluak astelehen honetan, maiatzak 25, aztertuko du irrati-difusioko erakunde publikoek Estatuaren zuzeneko finantzaketa jasotzeko lege-proiektu polemikoa. Orain arte, herritarren tasen sistemaren bidez finantzatzen da.
LGTBI kolektiboaren aldarria Bilbon eta Iruñean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Trans pertsonenganako "indarkeria instituzionala" salatu dute Bilbon. Iruñean, berriz, "espazioak lasaitasunez okupatzeko eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu dute.
Palestinarrek euren herrialdean bizitzeko duten eskubidea defendatu du manifestazio batek Iruñean, 'Nakba' ren 78. urteurrenean
Yala Nafarroa plataformak deitu, ehunka lagun bildu dira Israelekin "harremanak etetea" eskatzeko berriro ere. Izan ere, antolatzaileek uste dute hori dela Gazako Zerrendan gertatzen ari den genozidioa gelditzeko neurri bakarra.
"Manifestazio erraldoi batek" zaintza sistema eraldatzea eskatuko du 2027ko apirilaren 17an, Bilbon
Denon Bizitzak Erdigunean dinamikatik deitu du mobilizazioa. Izan ere, azaldu dutenez, oraindik ere badaude zaintza sistemaren "gabeziak" salatzeko nahikoa arrazoi, 2023ko azaroaren 30eko greba orokor feminista eragin zuten berberak, hain zuzen ere.
Gernika Palestina herri ekimenak gogoan izan ditu genozidioak hil dituen haurrak, Donostian egindako manifestazioan
"Gernikaren herritik: genozidiorik ez, gerrarik ez" leloa lagun, gizarte eta kultur arloko aurpegi ezagunak batu dira pankarta atzean. Manifestazioan salatu dute Gazaren zapalkuntza eskualde osora zabaltzen ari direla Israel eta AEB.
Inbertsioak eskatu dituzte Bilbon eta Gasteizen, osasun publikoa desegin ez dadin
Osasun publikoaren aldeko 68 erakundek manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Gasteizen, EH Bildu, Podemos eta Sumar alderdien eta hainbat sindikaturen babesarekin. Protesta horietan, Alberto Martinez Osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.
Babes zabala jaso du osasun publikoaren aldeko plataformek larunbaterako deitutako protestak
60 taldek baino gehiagok egin dute bat deialdiarekin. Manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Bilbon (Jesusen Bihotza plazatik) eta Gasteizen (Bilbo plazatik), eta 17:00etan, Donostian (Boulevardetik).
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.
EH Bilduk esan du "lasai" baina "sendo eta irmo" jardungo duela, Euskal Errepublika helburu
Iruñean ospatu du ezker independentistak Aberri Eguna. Milaka pertsonak parte hartu dute Nafarroako hiriburuko erdigunea zeharkatu duen manifestazioan. Horren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak esan duenez, "lasaitasunez eta herriaren oxigenoarekin, gailurrera helduko gara".
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
Benetako berdintasuna lortzeko prostituzioa desagertzea eskatu dute feminista abolizionistek
Feminista abolizionistek euren kabuz plazaratu dituzte aldarriak. Berdintasuneko gizartea lortzeko, prostituzioa eta pornografia abolitzea eskatu dute, horrek emakumea sexu-objektu gisa ikustea ekartzen duelako. Alokairuzko sabelak debekatzea ere eskatu dute.
Feministek kaleak hartu dituzte "beste mundu bat" posible dela aldarrikatzeko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Mugimendu feministak "borroka eta antolakuntza" aldarrikatu ditu "eskuin-muturraren pilatze eta beldurraren ereduaren aurrean", eta abolizionisten "jarrera transfoboak" gaitzetsi ditu.
Itaiak premiazkotzat jo du ultraeskuinaren mezu matxistei aurre egitea
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Euskal Herriko 6 hiriburutan deitu ditu bilkurak. 'Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki' lelopean, salatu dute ideologia faxista indartzen ari dela ultraeskuinaren eta influencer misoginoen eskutik, eta, ondorioz, ideiak eta jarrera matxistak normalizatzen ari direla gizartean. Horri aurre egiteko premia dagoela gaineratu dute.
Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur
Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren dimisioa eskatu dute zale gorritxoek manifestazio batean
Sadar Bizirik elkarteak deituta, protesta egin dute ehunka lagunek Iruñean. Osasunak duela bi aste Real Madrilen aurka jokatutako partida amaitu ostean Espainiako Poliziak erabilitako indarkeria salatu dute, eta Alicia Echeverriari erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu diote. "Ezin dugu normalizatu etxean bertan amorruz eta bortizkeriaz gu jipoitzea", nabarmendu dute.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.