Nafarroako Gobernua
Accionaren presidentea ez da joan Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordera, eta berriro deitu dute
Otsailaren 9an aurkeztu beharko da. Hala ez balitz, delitu bat egin lezakeela gogorarazi du Batzordearen presidenteak.
Nafarroak bere maparik zehatzena estreinatu du
Hegazkin bat, zazpi hegaldi-egun eta 3.616 irudi: horrela osatu du Nafarroako Gobernuak 2025eko ortoargazkia. Hori aprobetxatuz, foru komunitateko hainbat leku enblematiko erakutsiko dizkizugu, azken hamarkadetan nola aldatu diren ikus dezazun.
Nafarroako Gobernuak autogobernuan aurrera egiteko duen konpromisoa berretsi du Chivitek
Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, Foru Erkidegoko presidenteak gogorarazi du Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzari dagokion eskumena eskualdatzea eskatu ziotela Estatuari, iazko abenduan.
Medikuek grebari eta protestei ekin diete, lan baldintza hobeak aldarrikatzeko
Medikuen Sindikatuak ez du Osasun Ministerioarekin duen borrokan atzera egiteko asmorik, eta estatutu propioa aldarrikatzen jarraitzen du. Nafarroan, Osasun Departamentuak jakinarazi du lanuzteak % 2,83ko jarraipena izan duela. EAEn, Osakidetzak adierazi du jarraipena % 19,23koa izan dela goizeko txandan, eta % 8,26koa, arratsaldekoan.
Oscar Tellez Vox Navarrako kidea inputatu du Fiskaltzak, gorroto delitua egotzita
Salaketaren arabera, Tellezek TikTok eta Instagram plataformetan argitaratutako edukiek migratzaileen aurkako gorroto delitua sustatzen dute.
Nafarroako Gobernuko kideak bat datoz, eta legegintzaldia agortzea espero dute
PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin alderdiek sintonia ona agertu dute Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoaren jarraipen batzordearen bileraren ostean. Bertan, bat egin dute Gobernuaren ekimenari bultzada politiko handiagoa emateko beharrarekin, legealdia amaitzeko geratzen diren 15 hilabeteetan.
Chivitek ukatu egin du Belateko obren gainkostuak asmo politikoei erantzutea
Mikel Irujo, Industria kontseilaria: "Koalizio gobernua da eta bakoitzak erabakitzen ditugu gure kontseilariak"
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilari eta Geroa Baiko kideak azaldu duenez, Maria Chivite presidenteak hartu du Felix Taberna eta Amparo Lopez kontseilariak kargugabetzeko erabakia. "Gure elkarlana azken momentura arte bikaina izan da bai Felix Taberna eta bai Amparo Lopezekin", gaineratu du.
Remirezek eta Juriok Nafarroako Gobernuko kontseilari kargua hartu dute
Javier Remirezek lehen presidenteorde, Presidentetza eta Berdintasun kontseilaria eta Gobernu bozeramaile kargua hartu du. Jurio, bestalde, Barne kontseilari berria izango da.
Biak, PSN-PSOEko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Foru Gobernura itzuliko dira Nafarroako presidenteak Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kentzea erabaki ostean.
Chivitek Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kendu ditu eta Javier Remirez eta Inma Jurio aukeratu ditu horien ordez
Legegintzaldia amaitzeko 15 hilabete falta diren honetan, Chivitek "bultzada politiko berria" eman nahi dio gobernuari. Halaber, beste aldaketa bat ere iragarri du: Miriam Marton izango da aurrerantzean Babes Sozialerako eta Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia.
Chivitek Nafarroako Gobernua birmoldatuko du, Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kenduta
Ostegun honetan egingo du agerraldia hedabideen aurrean Nafarroako Gobernuko presidenteak, erabakiaren inguruko azalpenak emateko. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, legegintzaldiaren azken txanpari “bultzada politikoa” ematea da helburua.
Chivite: "Aniztasunari uko egin gabe funtzionatzen duen eredu baten adibide gara"
Nafarroako presidenteak urte amaierako ohiko mezuan egin du 2025aren balorazioa.
Chivitek gobernatzen jarraituko duela esan du, "batzuek Gobernua ezegonkortu dadin saiatzen jarraituko duten arren"
Eguberriak zoriontzeko asmoz astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.
Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Onartu dira Nafarroako 2026ko aurrekontuak, bazkideen babesarekin eta UPN, PPN eta Voxen kontrako botoekin
2026rako aurrekontuak 6.471 milioi eurokoak dira, iazkoak baino % 4,8 gehiago, eta Nafarroan inoizko aurrkontu altuenak. Azken asteotan 19,1 milioi euroko balioa duten 368 zuzenketa gehitu zaizkio Gobernuaren proposamenari, guztiak ere Gobernu-bazkideen alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduk proposatutakoak.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Nafarroako medikuek bat egin dute Estatuko medikuen greba orokorrarekin
Gaur elkarretarartzea egin dute goizean Vianako Printzea Kontsulta-zentroaren aurrean. Osasunbideako medikuak funtzionario deiren heinean, ez dute Estatuko gainerako medikuen gisan Estatutu propioa eskatzen, baina, horien moduan, baldintzak hobetzea eskatzen dute, 24 orduko goardiak amaitzea, asteko lan-ordu kopurua murriztea eta atsedenerako asti nahikoa izatea, besteak beste.
Manuel Torres enpresaria zenari eman diote 2025eko Nafarroako Urrezko Domina
Hil ondoren eman diote aitortza, eta haren alargun Amparo Lusarretak jaso du saria, Maria Chivite Nafarroako presidentearen eskutik. Manuel Torresen semeak, Eduardo Torres Lusarretak, bere aldetik, familiaren izenean eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta hautagaitza proposatu zuen Nafarroako Aspace elkarteari.
Chivitek Herri Lanetako zuzendaria kargutik kendu du, Belateko tunelen gainkostuagatik sortutako polemikaren ostean
Halaber, Nafarroako Gobernuak hobekuntzak egingo ditu obren kudeaketan; horretarako, zuzendaritza fakultatiboa ordezkatu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontuhartzailetza Zerbitzuak zuzenean gainbegiratuko du.