Nato Ipar Atlantikoko Iitunaren Erakundea
Ruttek uste du aliatuek onartuko dutela defentsa gastua % 5era igotzea, eta Espainiak ez duela goi-bilera arriskuan jarriko
Donald Trump AEBko presidenteak NATOko batzarraren mahai gainean jarriko du defentsa gastua handitzeko beharra. Espainiako Gobernua, baina, eztabaidaren erdigunean dago, ohartarazi baitu ez duela gastu militarra igoko.
NATOren afaria, irudi batean: Sanchez eta Trump elkarrengandik urrun eta Zelenski traje beltzez jantzita
Sanchezek eta Trumpek bat egin dute lehen aldiz Herbehereetako errege-erreginek Huis ten Bosch jauregian egindako afarian, defentsarako gastua handitzeak eragindako polemikaren ostean. Afariko beste protagonista Zelenski izan zen, traje beltzez jantzita agertu baitzen.
Albiste izango da: Israelen eta Iranen arteko su-etena, NATOren goi-bilera Hagan eta orain.eus-en aurkezpena
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.
Gastu militarrera % 2,1 bideratuko duela berretsiko du Sanchezek NATOren goi-bileran, presioak presio
Aliantza Atlantikoa osatzen duten 32 herrialdeetako ordezkariak Hagan elkartuko dira gaur eta bihar. Orotora, 45 estatuburu eta gobernuburu espero dira. Bigarren aldiz AEBko presidente kargua hartu zuenetik, lehen aldiz joango da Trump goi-bilerara.
Ruttek dio Espainiak BPGren % 3,5 gastu militarrera bideratu beharko duela
Gainera, NATOko idazkari nagusiak gaineratu du 2029an konpromisoak berrikusiko dituztela. Ruttek argi utzi du "NATOk ez duela akordio batetik kanpo geratzeko borondatezko klausularik", eta ez dituela "bigarren mailako eta alboko akordioak ezagutzen".
Espainiak akordioa lortu du NATOrekin, Defentsan % 5 gastatzetik salbuesteko
Sanchez presidenteak jakinarazi du Espainiak bere BPGaren % 2,1 bideratuko duela defentsarako gastura, "ez gehiago, ez gutxiago", eta horrek NATOrekin dituen konpromiso guztiak bermatzeko aukera emango diola. Sanchezen iragarpena "ke-laino" gisa ikusten du Feijook, Yolanda Diazentzat akordioa "norabide egokian doa" eta NATOrekin "ezer ez sinatzeko" eskatu dio Ione Belarrak.
Trumpek esan du Espainiak "oso gutxi" ordaintzen duela NATOko kide gisa
Horrekin batera, AEBko presidenteak berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan.
Sanchezek NATOri jakinarazi dio ez duela defentsako gastua gehiago igoko, eta % 5eko igoera "irrazionaltzat" jo du
Espainiako Gobernuko presidenteak aldarrikatu du gobernu bakoitzak "sakrifizio" jakin batzuk egin zein ez egin erabakitzea zilegi dela, hala nola zergak igotzea eta zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak murriztea.