Palestina

Aitor Zabalgogeazkoari elkarrizketa
2025/08/13 - 20:58

Aitor Zabalgogeazkoa (MSF): "Gazako janari banaketa sistema berria basakeria bat da"

Aitor Zabalgogeazkoak zortzi aste egin ditu Gazan Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen larrialdietako koordinatzaile bezala lan eginez. Bere hitzetan, 22 hilabeteren ostean, "jendeak esperantza galdu du eta gosetea gero eta handiagoa da". Zabalgogeaskoak gertutik bizi izan du Israelek eta AEBk babesten duten janari banaketa puntuetan gertatzen dena. "Egunero egoten dira hildakoak eta zaurituak" eta askok buruan eta bularrean jasotzen dituztela tiroak adierazi du "Gaur Egun" albistegian egindako elkarrizketan.

2025/08/08 - 10:42

Mugarik Gabeko Medikuek eskatu dute Gazako Fundazio Humanitarioaren banaketa-guneak desegiteko: "Tranpa hilgarriak dira"

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, Gazarako Fundazio Humanitario estatubatuarraren elikagaiak banatzeko zentroak "hilketa orkestratuak eta deshumanizazioa" egiteko lekuak dira, eta horiek ixteko deia egin du. Israelek horren esku utzi zuen Gazan laguntza humanitarioa banatzeko ardura, hainbat hilabetez erabat blokeatuta egon ondoren.

Asteko irakurriena