Palestina
2025/03/25 - 17:42
Hamdan Ballal zuzendaria askatu dute: Israelgo base batean igaro du gaua, eskuburdinak jarrita eta zaurituta
"Soldaduek eta kolonoek gorputz osoan kolpatu dute", salatu du Basal Adra 'No Other Land' dokumentalaren zuzendarikideak. Horregatik, Ballal Hebrongo (Zisjordania) ospitale batera eraman behar izan dute.
2025/03/25 - 17:41
62 pertsona hil eta dozenaka lagun zauritu dira Israelen bonbardaketen ondorioz
NBEk ohartarazi du ez dagoela leku segururik Gazan babesteko, eta, horregatik, iragarri du zerrendan dituen langileen herena erretiratuko duela.
2025/03/25 - 10:17
'No Other Land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute Zisjordanian, kolonoek jipoia eman ondoren
'No Other Land' zintan Masafer Yatta eskualdearen okupazioa eta Israel bertan egiten ari den txikizioa erakusten dira. Urtarrilean, dokumental onenaren Oscar saria jaso zuen lanak.
2025/03/24 - 15:29
Gazan su-etena berrezartzeko proposamena aurkeztu du Egiptok
Hamasi bahituen egoerari buruzko informazio xehea ematea eskatzen zaio proposamenean, eta trukean, Israelgo Armadako soldaduak Gazako Zerrendatik alde egiten hasiko dira.
2025/03/23 - 21:19
Gazatik alde egin nahi duten palestinarren irteera kudeatzeko agentzia bat sortzea onartu du Israelek
Bestalde, EBren Atzerri Politikako goi ordezkari Kaja Kallasek Israel eta Palestina bisitatuko ditu bihartik aurrera, eta bi herrialde horietako buruekin bilduko da Gazako sarraskiaz hitz egiteko eta su-etenaren nahiz laguntza humanitarioaren beharra azpimarratzeko.
2025/03/23 - 11:55
Gutxienez 35 pertsona hil ditu Israelek bart Gazako hegoaldean egindako erasoetan
Igande honetan, Al-Mawasiko eremu humanitariora joateko agindu die Israelek Rafahko gazatarrei. Kanpalekua, baina, gainezka dago, urik eta argindarrik gabe.
2025/03/22 - 22:04
Palestinari babes olatua Donostian, "haritzaren herritik olibondoaren herrira"
Milaka lagun bildu dira Gernika-Palestina herri ekimenak deitu duen martxan, 'Genozidioa stop. Israel, ¡alto el fuego ya!' lelopean eta hainbat alderdi, sindikatu eta erakunde sozialek bat egin dute, baita hainbat pertsona ezagunek ere, batez ere euskal kulturaren arlokoak.
2025/03/22 - 17:38
Israelek 130 palestinar hil ditu Gazako Zerrendan azken 48 orduetan
Hamasek bahitu eta Israelgo Defentsa Indarrek askatutako 40 bat lagunek Netanyahuren Gobernuari eskatu diote eten ditzatela erasoak, eta itzul daitezela negoziazio mahaira.
2025/03/21 - 21:25
Palestinaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan
Palestinarekin Elkartasuna plataforma Israelekin "harreman guztiak hausteko presioa" egitearen alde agertu da. Bertan salatu dutenez, Israelen erasoak "ez dira gertaera isolatuak" eta Israelek "proiektu kolonial, arrazista eta espantsionista" du.
2025/03/20 - 17:50
'Gernika-Palestina' ekimenak Palestinako sarraskia arbuiatzeko deia egin du
Herri-ekimenak larunbatean 17:30ean hasiko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du, Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu eta nazioarteko komunitateari eskatzeko "bide guztiak" erabili ditzala hura su-etenera itzultzera behartzeko.
2025/03/20 - 17:33
Israelek lurreko erasoa zabaldu du Gazako Zerrendan, eta 500 hildako baino gehiago utzi ditu hiru egunean
Gazako Gobernuak adierazi duenez, orain arte 591 hildako eta 1.042 zauritu baieztatu dira, eta horietatik % 70 inguru emakumeak, haurrak eta adinekoak dira.
2025/03/20 - 10:17
Israelek 70 palestinar inguru hil ditu Gazan egin dituen erasoetan
"Biktimak erreskatatzeko zerbitzua eteteko aukera dago, mugak itxita badaude", salatu dute Gazako agintariek. Era berean, gaineratu dute Gazako Zerrendan bizi direnek gosetea pairatu dezaketela.
2025/03/19 - 19:34
Israelek lurreko operazio ''espezifikoak'' hasi ditu Gazan
Israelgo Armadaren arabera, helburua "indargetze partzialeko eremu bat sortzea" da. Bertako iturriek, aldiz, Gaza iparraldea hegoaldearekin lotzen duen Salah al Din errepidea blokeatzen ari direla salatu dute.
2025/03/19 - 18:47
Israelgo tropek bonbardaketa gogorrak egin eta Gazan sartu dira, lurreko operazio "espezifikoak" egiteko
Armadaren esanetan, infanteriako brigadetako bat inguruan izango da, "Zerrendan operazioak egiteko".
2025/03/19 - 10:18
Israelen bonbardaketek gutxienez 14 pertsona hil dituzte bart Rafah eta Khan Yunis hirietan
Gazarako adostutako menia hautsi zuen atzo Israelek, eta azken hilabeteotako sarraskirik handiena eragin: 500 palestinar baino gehiago hil zituen; horietatik 130 inguru, adin txikikoak.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/18 - 18:23
Israelek AEBrekin koordinatu ditu Gazaren aurkako erasoak, eta 400 pertsona baino gehiago hil ditu dagoeneko
David Mencer Israelgo Gobernuaren bozeramaileetako batek esan duenez, erasoek jarraitzen dute oraindik. Estatu sionista, "hemendik aurrera, Gazaren aurka arituko da gero eta indar militar handiagoarekin", ohartarazi du. Hildako gehienak haurrak eta emakumeak dira.
2025/03/18 - 09:51
AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea
Joan den urtarrilaren 19an Hamasekin adostutako menia hautsi eta, gutxienez, 322 palestinar hil ditu Israelek bart, Gazako Zerrendan egindako erasoetan.
2025/03/18 - 08:40
Albiste izango dira: Su-etena hautsi du Israelek, Europaren berrarmatzea eta Trump-Putin negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/16 - 16:49
Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean
Donald Trumpek Yemengo huthien aurkako erasoa agindu zuen larunbatean, eta talde xiita horri babesa emateari uzteko eskatu zion Teherani. Hezbollahk eta milizia palestinarrek elkartasuna adierazi diete huthiei, eta erasoak gaitzetsi dituzte.