Palestina
2025/03/15 - 21:34
Gutxienez bederatzi hildako, tartean lau kazetari, Israelek Gaza iparraldean egindako eraso batean
Erasoa eguerdian gertatu da, Beit Lahia herrian. Aireko eraso batek Erresuma Batuan egoitza duen Al Jair Fundazioaren ibilgailu bat jo du. GKE palestinarrek esan dute kazetariak laguntza humanitarioaren egoera dokumentatzen ari zirela.
2025/03/15 - 20:03
Bederatzi zibil hil ditu Israelek Beit Lahian, tartean lau kazetari
Gutxienez bederatzi pertsona hil ditu Israelek, tartean lau kazetari, Gaza iparraldean ibilgailu zibil baten aurka egindako erasoan. Erresuma Batuan egoitza duen Al Jair Fundazioaren ibilgailu bat jo du Israelek airetiko eraso batean, barruan "terroristak" zihoazela argudiatuta.
2025/03/14 - 22:02
AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak
Hala ere, Sudango agintariek dagoeneko uko egin diote Washingtonen eta Tel Aviven proposamenari. Somaliako eta Somalilandiako ordezkariek, aldiz, ez dute egitasmo polemikoari buruzko negoziazioen berririk.
2025/03/09 - 22:50
Gazako Zerrendan argindarra eteteko agindu du Israelek
Gazan oraindik martxan dauden ospitaleak gasolinarekin funtzionatzen duten sorgailu elektrikoen menpe daude. Astebete igaro da Israelek Gazako Zerrendan laguntza sartzea debekatu zuenetik.
2025/03/09 - 21:24
Trumpen ordezkari bat: "AEB ez da Israelen agente bat, Hamasekin harreman zuzenak izan ditzakegu"
Adam Boehler bahituen askapena negoziatzeaz arduratzen den politikariak iragarri duenez, akordio berri bat posible ikusten du epe motzera.
2025/03/09 - 13:58
Gizon bat atxilotu dute 16 orduz Big Benen igota Palestinaren alde protesta egin ostean
Agenteak eta suhiltzaileak garabian igota gerturatu zaizkio. Gizona oinutsik igo da eraikin mitikora, Palestinan gaur egun bizi duten egoera salatzeko.
2025/03/09 - 10:00
Israelek Gazako su-etenaz negoziatzen jarraitzea onartu du, eta ordezkaritza bidaliko du astelehenean Dohara
Hamas mugimendu islamistak zeharkako negoziazioetan "adierazle positiboak" atzeman dituela iragarri ostean iritsi da erabakia.
2025/03/08 - 13:54
Gizon bat Londresko Big Benera igo da Palestinako banderarekin
Agenteak garabi batekin gerturatu dira oinutsik eraikinaren erdia eskalatu duen gizonarengana.
2025/03/05 - 23:12
Palestinaren aldeko elkarteetan eta ezker independentistan beste polizia bat infiltratu izana salatu dute
Kataluniako Comunitat Palestina, Coalicio Prou Complicitat amb Israel, Institut Novact de Noviolencia, Endavant OSAN eta Casal Popular 3 Voltes Rebel de Nou Barris elkarteek infiltrazio-kasu bat salatu dute. Polizia bi urtez egon omen zen infiltratuta, identitate faltsu batekin.
2025/03/05 - 22:13
Etxe Zuriak eta Hamasek elkarrizketak izan dituztela baieztatu dute
Ameriketako Estatu Batuek ez dute inoiz Hamasekin zuzenean hitz egin, Washingtonek "erakunde terroristatzat" jotzen baitu 1997tik. Bilerak Dohan egin dituzte azken asteetan.
2025/03/04 - 23:14
Arabiar Ligak, Afrikako Batasunak, NBEk eta EBk Egiptoren plana babestu dute Gaza berreraikitzeko
Babes hori bultzada emango dio Egiptori, Washingtonen presioak jasotzen ari baitira Egipto eta Jordania beren lurraldeetan ehunka mila palestinar har ditzaten. AEBk eta Israelek palestinarrak Zerrendatik kanporatu nahi dituzte.
2025/03/03 - 22:36
Goi-bilera egingo dute astearte honetan Kairon, Gaza 'Ekialdeko Riviera' bihur ez dadin plana adosteko
Arabiar Ligako 22 herrialdeetako buruzagiak Kairon izango dira astearte honetan, Gazako Zerrenda berreraikitzeko proiektu bat adosteko helburuarekin. Berreraikuntza hori palestinarrak lekualdatu gabe eta Trumpek planteatu zuen resort turistikoaren kutsurik gabe egin nahi dute.
2025/03/02 - 18:09
Israelek Gazan laguntza sartzeko atea itxi du, ramadanean su-etena luzatzea onartu badu ere
Su-etenaren lehenengo fasea amaitu ostean eta bigarrenerako akordiorik gabe jarraitzen dutenean egin du.
2025/03/01 - 11:31
Hamasek errefusatu egin du su-etenaren lehenengo fasea luzatzeko proposamena
Mugimendu islamistak baieztatu du ez dutela negoziaziorik martxan bigarren faseari begira.
2025/02/27 - 12:20
Hamasek konfirmatu du Israelek 600 preso palestinar baino gehiago askatu dituela
Hamasek lau bahituren gorpuak Gurutze Gorriaren esku utzi ostean askatu ditu Israelek preso palestinarrak, su-eten akordioaren parte gisa. Israelek baieztatu du adostutako bahituen gorpuak direla. Askatutako presoetatik 456 ospitalera eraman behar izan dituzte, osasun egoera kaskarrean zeudelako.
2025/02/27 - 09:24
Israelek 642 preso palestinar askatu ditu
Askatutakoen artean, 2023ko urriaren 7ko erasoaren ostean atxilotutako 445 gazatar daude, gutxienez; preso horietatik 46 emakume eta adingabeak ziren. Hamasek Gurutze Gorriari lau bahituren gorpuzkiak eman dizkie, su-etenaren akordioaren zati gisa.
2025/02/23 - 22:09
Israelek akordioa urratu du, ez baititu askatu larunbatean libre utzi behar zituen 600 preso palestinarrak
Netanyahuk esan du ez dituela larunbatean Hamasek libre utzitako sei bahituen truke askatu behar zituzten preso palestinarrak kaleratuko hurrengo bahituak aske geratuko direla ziurtatu arte. Hamasek iragarri du ez duela Israelekin negoziatzen jarraituko preso palestinarrak askatu arte.
2025/02/22 - 21:38
Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean
Manifestazioaren deitzaileek salatu dutenez, "Israelek azken 15 hilabeteetan egindako suntsiketaren basakeria eta deshumanizazio mailak ez du aurrekaririk historia modernoan, bai intentsitateagatik, baita aldebakartasunagatik ere".
2025/02/22 - 18:59
Gaur aske utzitako israeldar bahituetako batek musu bat eman die Hamaseko bi kideri
Larunbat honetan, hiru bahitu askatu ditu Hamasek Nuseiraten, eta horietako batek bere poza adierazi du Hamaseko kide bi musukatuz, publikoaren gozamenerako.
2025/02/22 - 17:32
Hamasek sei israeldar askatu ditu larunbat honetan, Gazako su etenaren baitan egindako zazpigarren trukean
Israelgo Gobernuak igandeko 20:00ak arte atzeratu du preso palestinarren askatzea, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa buru duen segurtasun bilera bat amaitu ondorenera arte.