Israelgo eta Hamaseko negoziatzaileek astelehen honetan aztertuko dute Trumpek proposatutako plana
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak agindua eman du ordezkaritza bat Afrikako herrialdera bidaltzeko. Ordezkaritza horrek Ron Dermer izango du buru, Gai Estrategikoetako ministroa, alegia.
Egipto prest da negoziatzaileak eta bitartekariak herrialdean hartzeko. Izan ere, Israel eta Hamas zain dira Donald Trump AEBko presidentearen Gazarako bake planaren lehen fasea martxan jartzeko, baita atxilotu guztiak askatzeko ere.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak agindua eman du ordezkaritza bat Afrikako herrialdera bidaltzeko. Ordezkaritza horrek Ron Dermer izango du buru, Gai Estrategikoetako ministroa, alegia.
Herrialdea hebrearrak jakinarazi duenez, Benjamin Netanyahuk agindua eman du igande honetan ordezkaritza bat bidaltzeko Afrikako herrialdera. Bertan, Ron Dermer izango da ordezkari gisa; hain zuzen, Gai Estrategikoetako ministroa.
"Ordezkaritza bihar abiatuko da Xarm el-Xeikhen, Egipton, egingo diren negoziazioetara", adierazi du agintariak ohar batean.
Khalil al-Hayya, Hamas taldeko negoziatzaileen burua, gaur eguerdian iristeko da, Egiptoko segurtasun iturri batek EFE agentziari jakitetra eman dionez.
Herrialdetik irteten den lehen aldia izango da Israel hiltzen saiatu zenetik; hain zuzen ere, irailearen 9an.
Informatzaileak azaldu duenez, hurrengo orduetan iritsiko dira beste herrialdeetako negoziatzaileak; horien artean, goi mailako Israelgo ordezkaritza bat, Steve Witkoff AEBko ordezkari berezia eta Egiptoko eta Qatarreko goi negoziatzaileak. Bertan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertuko dituzte.
Egitoko iturriak, negoziaketen inguruan
Israelgo ordezkaritzak Gazatik tropak erretiratzeko lehen fasearen mapak emango dizkie bitartekariei"
Iturriak azaldutakoaren arabera, "Israelgo ordezkaritzak Gazatik tropak erretiratzeko lehen fasearen mapak emango dizkie bitartekariei", bahituak askatzeko lehen pausua. Izan ere, "tokian bertan baldintzak sortzeari ekingo diote", preso trukaketaren xehetasunak negoziatuz.
Nahiz eta Hamasak bahitu guztiak askatzea onartu, "truke prozesurako baldintzak hornitza" eskatu zuen. Horrekin batera, planaren beste puntu batzuk ere negoziatzeko beharra adierazi zuen.
Desadostasunen artean dira Israelgo tropen erretiratze epea edo Israelgo Armadak izango duen presentzia etorkizuneko herrialdearen gobernuan.
Hala ere, Donald Trumpek ohartarazi zuen ez zuela atzerapenik onartuko Hamasen aldetik, palestinarren erantzun positiboa jaso ostean.
Bien bitartean, gauzak berdin jarraitzen dute: Netanyahu, abisatzen; Trump, mehatxuka; eta hildakoen kopurua, gora egiten Gazako Zerrendan.
Benjamin Netanyahu, Hamasen balizko ezetzaren aurrean
Ez elikatu krokodiloa, zuen bila etorriko baita"
Netanyahu: "Onean edo txarrean”
Bileraren atarian, Israelgo lehen ministroa Benjamin Netanyahuk argi utzi du bake plana “osorik” onartzea bakarrik utziko diola Hamasi, eta ez "partzialki".
Hala ez balitz, Netanyahuk adierazi du Washingtonek militarki babestuko lukeela gatazka, palestinarrak mehatxatuz.
"Espero dezagun bide onetik amaitu ahal izatea, eta ez txarretik (...) ez elikatu krokodiloa, zuen bila etorriko baita", mehatxatu du Netanyahuk.
Donald Trump, Hamasen balizko ezetzaren aurrean
Erabateko suntsipena!"
Trump: "Erabateko suntsipena"
Bestalde, Donald Trumpek ere ez dio mehatxatzeari utzi. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak argi utzi du talde palestinarrak "erabateko suntsipenari" aurre egingo diola, Gazako Zerrendaren kontrola lagatzeari uko egingo badio.
Hamasek proposamena onartzeari uko eginez gero ondorioak zeintzuk izango liratekeen galdetu diote Trumpi elkarrizketa batean. Presidenteak argi eta garbi erantzun du: “Erabateko suntsipena!”.
67.100 hildako
Bien bitartean, bonbardaketek jarraitzen dute hildakoen kopurua handitzen; alegia, 67.100 dira jada.
Izan ere, azken 24 orduetan beste 65 pertsona hil eta 153 zauritu izan direla jakinarazi dute Gazako agintariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.