UGT
Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin akordio bat lortu du heriotzagatiko baimenak luzatzeko
Akordioarekin, bi lanegunetik 10 lanegunera luzatuko lirateke senide baten heriotzagatiko baimenak. Lan Ministerioak Parlamentuko taldeekin negoziatuko du, araua onartzen dela bermatzeko.
Adostasunik ez Villavesetako sindikatuen artean, lan gatazkaren inguruan
UGTren atal sindikalak TCC Moventis enpresak eta Mankomunitateak egindako proposamena sinatuko du. ELAk, LABek, CCOOk eta ATTUk uste dute ez dela nahikoa, eta bi urte iraungita daramatzan hitzarmena hobetzeko borrokan jarraitzearen alde egin dute.
110.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, Palestinaren alde
LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CGT/LK, Etxalde eta Hiru sindikatuek manifestazio bateratuak eta oso jendetsuak egin dituzte hiriburuetan eguerdian. ELAk, bere aldetik, egin ditu mobilizazioak eta elkarretaratzeak.
Albiste izango dira: Palestinaren aldeko lanuzteak, Abalos, epailearen aurrean eta Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finala
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Palestinako genozidioa salatzeko lanuzteetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek
ELAk txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak proposatu ditu. LAB, CCOO, UGT, Steilas, Esk, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek deialdi bateratua egin dute eta 3 ordu proposatu dituzte. Hala ere, Hezkuntzan greba orokorra deitu da.
Greba mugagabea deitu dute Maderas de Llodio enpresan irailaren 22tik aurrera
Ohar batean, enpresa-batzordeak salatu du enpresak "ekoizpenaren % 40 beste lantokietara eramateko asmoa" iragarri duela. "Horrek deslokalizazioa suposatzen du, Madelas de Llodioko lantegiaren eta gure eskualdearen etorkizuna arriskuan jartzen duena".
Maderas de Llodio enpresak bere 151 langileetatik 39 kaleratu nahi ditu
Enpresa batzordeak —LABk hiru ordezkari ditu eta ELAk, CC.00.k eta UGTk, bina— "kaleratze kolektiboa bertan behera" uzteko eskatu dio zuzendaritzari. Datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte.
Jaurlaritzak, UGTk eta CCOOk aurreakordioa itxi dute EAEko hiru espetxeetako beharginen lan-baldintzak arautzeko
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
Arcellor Mittalek atzera bota du Legasa eta Aguraingo fabrikei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea
Nafarroako Lan Auzitegian egin duten bitartekaritza saioan eman du jakitera erabakia zuzendaritzak. Legasako fabrikan gehiengoa duen UGT sindikatuak bertan behera utzi du deituta zegoen greba.
Albiste izango dira: Askatasunaren Ontzidia, protestak Osakidetzan eta AEBra sartzeko murrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.