110.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, Palestinaren alde
LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CGT/LK, Etxalde eta Hiru sindikatuek manifestazio bateratuak eta oso jendetsuak egin dituzte hiriburuetan eguerdian. ELAk, bere aldetik, egin ditu mobilizazioak eta elkarretaratzeak.
Sindikatuen arabera, 110.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte asteazken eguerdian Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan deitutako manifestazioetan, "Palestinako herriari elkartasuna adierazteko borroka egunaren" baitan.
Gehiengo sindikalak (LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, CGT/LK, Solidari, Etxalde eta Hiru) deialdi bateratua egin du eta manifestazio jendetsuak egin ditu 12:30ean hasita. Horrez gainera, zutabeak antolatu dira mobilizazioetara iristeko.
Bilboko manifestazioak 55.000 pertsona inguru elkartu ditu. Palestina ehunka bandera, kartel eta ikur ikusi dira ibilbide osoan zehar. 'Negoziorik ez genozidioarekin; Langileok Palestinarekin' zioen pankarta batekin eta Palestinako bandera handi batekin hasi duten martxa.
Amaieran, sindikatuetako lider nagusiek hartu dute hitza.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Palestinak "ibaitik itsasoraino" existitzeko duen eskubidea defendatu du komunikabideen aurrean. Horretarako "irtenbide politikoak" eta "okupazioari eta kolonizazioari" amaiera ematea ezinbestekoak direla uste du. Era berean, aukera baliatu du Confebaski eskatzeko enpresei "presioa" egin diezaiela Israelekin dituzten kontratuak berrikus ditzaten.
Bestalde, Santi Martinez Euskadiko CCOOko buruak Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio langile klasea ez dela genozidioa bultzatzen duten enpresa-praktiken "konplize" izango.
Gasteizen 22.000 pertsonak egin dute bat sindikatuek deitutako martxarekin, Udaltzaingoak egindako kalkuluen arabera. Amaieran, deitzaileen bozeramaileek esan dute gaurkoa "egun gogoangarria" izan dela; langileek "enpresak gelditu eta kaleak bete dituzte" Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, "euskal langileen indarra erakutsiz".
Donostiako martxa ere jendetsua izan da. 18.000 pertsona inguru elkartu dira Boulevard zumardian eta ia 20 minutuko atzerapenarekin atera da, Amara, Antigua eta Grosetik abiatutako hiru zutabeak iritsi direnean.
Iruñean 15.000 pertsona baino gehiagok egin dute bat gehiengo sindikalak deituta Golem Baiona zinemetatik abiatu den manifestazioarekin. Palestinako bandera zuen traktore bat eta mobilizazioen leloa zuen pankarta handi batek zabaldu dute mobilizazioa.
ELA sindikatuak Galiziako eta Kataluniako CIG eta Intersindical sindikatuekin batera egin ditu deialdiak eta mobilizazio propioak deitu ditu. Bilboren kasuan, elkarretaratzea egin dute PSE-EEren eta EAJren egoitzen aurrean. Bi alderdi horiei "hipokrisia" alde batera uzteko eskatu die. "Israelekin harreman komertzial, ekonomiko eta militar oro eteteko" deia egin die eta nazioarteko ekimenekin bat egiteko eskatu die, Israelgo gobernuaren "zigorgabetasuna" amaitu eta Benjamin Netanyahu epaituen aulkian eseri dadin..
Iruñean ere elkarretaratzea egin dute PSNren egoitzaren aurrean, Donostian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean eta Gasteizen Gobernuaren azpiordezkaritzaren aurrean.
Arratsaldean mobilizazio eta protesta ekimen gehiago izango dira herri eta hirietan, enpresetako lanuzteekin batera. Gernika-Palestina elkarteak 19:30ean udaletxeen aurrean lapiko-protestak egiteko deia egin du, "Genozidioa STOP! Konpromisoa Palestinarekin. Israelekin haustura! Rupture avec Israel maintenant!" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.